euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Washingtoneko Euskal Etxe gazteak kide eta lagunak bildu zituen bere historiako bigarren Aberri Eguneko piknikean

2008/04/16

Euskal Etxeko sortzaileetakoa den Argia Beristain gazte euskalamerikarra eta familia Washington DCko Aberri Eguneko piknikeko giroaz gozatzen
Euskal Etxeko sortzaileetakoa den Argia Beristain gazte euskalamerikarra eta familia Washington DCko Aberri Eguneko piknikeko giroaz gozatzen

PUBLIZITATEA

Orain dela apenas bi urte sortua bada ere, Washington DCko Euskal Etxeak AEBetako hiriburuan lan egin eta bizi diren euskal amerikar asko biltzen ditu dagoeneko. Talde anitza da, estatu desberdinetatik heldutako kideek osatua, baina ezaugarri nagusienetakoak partaideen gogoa eta gaztetasuna ditu. Joan den apirilaren 5ean Aberri Eguna giro alaiean ospatu zuten piknik batekin: bertan musika, jaki euskaldunak eta azken orduko 'ezusteko' gonbidatu bat ere izan zuten.
Washington DCko Euskal Etxeak joan den apirilaren 5ean ospatu zuen Aberri Eguneko bigarren piknika. Jaia Rock Creek parkean egin zuten, hiriaren erdigunean bertan, Lorea Barturen bazkideak EuskalKultura.com-i azaldu dionez. 'Egunean zehar Euskal Etxeak partaide berriak hartu zituen ekitaldian eta baita ere ezustean handik agertu zen txirrindulari euskal-amerikar bat. Boisekoa zen bera, parkean paseatzen ari zen ikurrinak ikusi zituenean, eta noski, jaira biltzea erabaki zuen', azaltzen du Barturenek.

Euskal jaiaren menua xolomo eta txorizo ogitartekoek, patata tortilak eta errusiar entsaladak osatu zuten, besteak beste. Musika aldetik ere giro aparta egon zen, euskal musika folklorikoa eta modernoa nahasten zituen aukeraketa batekin.

2006ko udan jaioa

Washingtoneko Euskal Etxea 2006ko udan jaio zen, aspalditik horren esperoan zegoen euskaldun talde baten ametsa egia bihurtuz. Handik gutxira NABOk (AEBetako euskal etxeen federazioak) kide bezala onartu zuen eta harrez gero euskal etxeak ekitaldi ugari antolatu ditu Washingtonen. Berriki garrantzitsuenetako bat Iñaki Plaza eta Ion Garmendia txalapartariek (Hogeiatz Proiektua) eman zuten kontzertua izan da.


Lotura interesgarriak

Washingtoneko Euskal Etxea
www.wdceuskaletxea.org

'Washington DC Euskal Etxea' ofizialki onartua
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 27an

Arrakasta Washingtoneko EEa sortzeko deialdian
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko uztailaren 26ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia