euskal diaspora eta kultura
2008/06/26
PUBLIZITATEA
Leioa, Bizkaia. Domina hori da Filipinetako Errepublikak atzerritar bati ematen dion kondekoraziorik handiena, eta horren bidez UPV-EHUk Euskadi eta Asiako herrialde honen arteko harreman akademikoak sustatzen egindako lana aintzat hartzen du. Izan ere, 2006 eta 2007an UPV-EHUk aldebiko hitzarmenak sinatu zituen Filipinetako lau unibertsitaterekin --Manilako Ateneo Unibertsitatearekin, Nueva Vizcaya Estatuko Unibertsitatearekin, Aldersgate College-ekin eta Saint Mary’s University-rekin-- ikasleen eta irakasleen mugikortasuna sustatzeko. Hitzarmen hauek UPV/EHUren nazioartekotze prozesuan kokatzen dira.
UPV/EHU eta Filipinetako lau unibertsitateen arteko ikasle trukeak
aurtengo ikasturtean hasi ziren eta datorrenean jarraituko dute, gradu zein
graduondoko ikasketetan. 2008-09 kurtsoan ere irakasle filipinarrak Euskal
Herriko Unibertsitatean egonaldiak egiten hasiko direla aurreikusita dago.
[Juan Ignacio Perez EHUko errektorea domina jasotzerakoan]
Euskal aztarna Filipinetan
Bestalde, UPV/EHU Filipinei buruzko ikasketa eta zabaltze lana egiten
hasi da hainbat gairi buruz, adibidez, Filipinetan bizitako euskal komunitateari
buruz. Ikerketa Letren Fakultatean egiten ari da. Halaber, UPV/EHU antolatzaile
eta kolaboratzailea da Andrés de Urdaneta esploratzaile eta erlijioso
agustindarraren bosgarren mendeurrenaren inguruan egindako aktibitate
batzuetan.
Urdanetak aurkitu eta dokumentatu zuen Filipinetatik Acapulcorako ibilbidea Ozeano Barean zehar, Urdanetaren Ibilbidea edo “tornaviaje” gisa ezagutzen dena. Donostiako XXVII Uda Ikastaroetan, UPV/EHUk Urdaneta 500-Ordiziako Udala Batzordearekin batera ‘Las rutas marítimas en la globalización: el tornaviaje de Urdaneta’. Ikastaroa uztailaren 21, 22 eta 23an egingo da Donostiako Miramar Jauregian eta Ordizian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus