euskal diaspora eta kultura
2008/06/19
PUBLIZITATEA
Palma, Mallorca. Artea Euskal Etxeko bazkideek bihar Mallorcako Observatori Astronomic-era egin behar duten bidaiaren irteera 19:00etan izango da. Planetariumean, 20:30etan hasita, partaideek urtaroei buruzko astronomia hitzaldi batean parte hartzeko aukera edukiko dute. Ekitaldia ostean, udako solstizioaren ezaugarri batzuk aztertuko dituzte. Bisita 22:30etan amaituko da udako konstelazioei buruzko azalpen batekin. Euskal Etxeko bazkideek doan sartu ahal izango dute.
Etzi Artea Euskal Etxeko gazteen txanda izango da: 18:00etatik aurrera gazteluak, animatzaileak eta askari batekin haur festa ospatuko dute. Bestalde, hilaren 28an Sollerera txangoa egingo dute, bertako ondare hidraulikoa ezagutzeko. Irteera 10:00etan izango da Son Hugoko autobusean. 14:00ak aldera, partaideek Mallorcako herrian geldialdia egingo dute bertako jatetxe batean bazkaltzeko eta jarraian, Museu Balear de Ciències Naturals-era abiatuko dira. Hiribururako itzulera 18:00etan egingo da gutxi gorabehera. Bidaiaren prezioa 15 eurokoa da eta interesa dutenek datorren asteartea baino lehen eman beharko dute izena.
Ekaineko jarduera programarekin amaitzeko Artea Euskal Etxeko arduradunek Igel Txapelketaren bigarren edizioa antolatuko dute hilaren 29an. Jokoan parte hartu nahi dutenek 645135766 (Mari Cruz) edo 617948044 telefonoetara deitu, edo hona idatz dezakete.
Lotura interesgarriak
Mallorkako Artea Euskal Etxea
http://euskaletxeakmallorca.com/
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus