euskal diaspora eta kultura
2007/08/01
PUBLIZITATEA
Eztala familiak ez darama denbora askorik Argentinan, Jorge Eztala doktoreak berak BasqueHeritage.com-en galderei erantzunez adierazten duenez. Nolatan bere aitonak Euskal Herria utzi eta Mendoza aldeko mendizerra magalera etorri zen galdetutakoan, aitona, Vicente Eztala Agirre, Zumarragakoa zeukala adierazten du 'Viñas de Euzkadi'ko nagusiak eta jatorri nafarreko Josefa Aginagarekin ezkondutakoan, hogei urte zeuzkala iritsi zela Argentinara, 'gerrate karlistak atzean utziz'.
]
Bere familiak Gipuzkoan hariztiak zeuzkan arren, Mendozara heldutakoan, Vicente Eztala aitona, Argentinara etorritako beste hamaika euskaldunek bezala, esnearen negozioari heldu ziola azaltzen du, eta tanbo
bat erosi zuela, bertan langile aritzeko bizi artean 1940era arte. Geroago jabego hura itxi behar izan zuten 1949eko udal agindu bati segituz ezin baitzen Mendoza hiri erdian halako jardunbiderik garatu.
Euskal-mendozatar sinergia
Bi belaunaldiren ostean, Jorge Eztala doktoreak euskaldunak eta mendozatarrek landu eta hain emaitza onak eman dituen alorrera itzultzea erabaki zuen. 1993an, berak eta emazte Maria Leonor Echavarríak, euskal jatorriduna hura ere, Mario Tittarellik 1950etan eraikitzen hasitako jabego eta bodega erosi zuten, eta 'Viñas de Euzkadi' izenaz bataiatu zuten, Euskal Herriarekin atxikitzen duten harreman bereziaren adierazgarri. [Ezkerreko argazkietan, 'Viñas de Euzkadi' marka daramaten bi ardo mota]
Eztala doktorea 'Mendoza Heights' elkartze estrategikoko bazkide fundatzaile ere bada, horretako parte direlarik 'Familia Di Tommaso' bodegak eta 'Viñas de Euzkadi' bera. Euren ardo Cabernet Sauvignon, Malbec, Merlot, Syrah, Sangiovese eta Torrontés motakoekin Argentiona osora saltzen dute eta esportazio arloan Espainia, Danimarka, Brasil, Australia, Txina eta Estatu Batuetara ere iristen dira.
Loturei eutsiz
Eztala-Echavarría senar-emazteak euren arbasoen lurra bisitatu zuten orain pare bat urte eta gogo handiz indartu dute geroztik euren jatorriarekiko lotura, indartu ere funtzio hori betetzeko sortu ziren euskal etxeen bitartez. Kasu honetan, Mendozako 'Denak Bat' Euskal Etxearen bidez, bertako kide eta ekimenetako partaide baitira dira.
Bodegatik adierazten zaigu 'Viñas de Euzkadi' produktuetan interesik izango luketen EuskalKultura.com-eko irakurleak tratu pertsonala eskuratuko dutela eta etxerainoko bidalketak prezio berezietan lortu ahal izango dituztela. Horretarako hauxe da harremanpidea:
Ana Carolina Ortiz
Bodega Viñas de Euzkadi
Oficina 0261 4318185 / Celular 0261 155869905
Bodega 0261 4990673
Webgunea: www.mendozaheights.com.arE-maila: hauxe
Lotura interesgarriak
Saritutako euren ardoetako batzuk
Afrika, Hego Amerika eta Estatu Batuetako Azoketan
Eusko Legebiltzarburuaren bisita Mendozara bertako prentsan
'Vino la jefa del Parlamento Vasco'
Ardoaren sektoreko 22 gazte nekazari arabar Mendozan bisitari
2007ko apirilaren 27an BasqueHeritage.com-en argitara emanaZure aitona Vicente eta nire aitona Victor anaiak ziren,eran aita Domingo Eztala Zufiaurre eta ama Francisca Aguirre,familikoak gara,laister Mendozara ngoaz eta ikusikogara eta ezagutu.Ondo izan.Mª jesus.Nere correoa m.j.zubizarreta@hotmail.com
Mª Jesus Zubizarreta Eztala, 2009/09/20 19:56
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus