euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viña-Valparaisoko Euzko Etxeak Rioja Jauregia Museoan ostiralean abiatuko den Euskal Zinema Ziklora gonbidatu du

2019/07/09

Euskal Zinema Zikloko kartela uztailaren 12, 19 eta 26an eskainiko da Viña del Mar-en. Ostiral honetan, inaugurazio zintzur bustitzea 19:00etan
Euskal Zinema Zikloko kartela uztailaren 12, 19 eta 26an eskainiko da Viña del Mar-en. Ostiral honetan, inaugurazio zintzur bustitzea 19:00etan

PUBLIZITATEA

Viña del Mar, Txile. Ekimena Viña del Mar-eko Nazioarteko Zinemaldiaren aurrekari iragarle izango da eta hiru saio izango ditu, datozen hiru ostiraletan, hurrenez hurren emanik Amama (2015), Asier Altuna zuzendari; Oreina (2018), Koldo Almandoz zuzendaria; eta Dantza (2019), Telmo Esnal zuzendari. Sarrera kitorik izango da eta emanaldiak Rioja Jauregia Museoa (Museo de Arte Decorativo Palacio Rioja) delakoan 3skainiko dira uztailaren 12, 19 eta 26an. Inaugurazio koktela 12an, datorren ostegunean, izango da, 19:00etan.

Proposamena gauzatzen lankide aritu dira FICViña zinemaldia bera, Etxepare Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritzaren Txileko Ordezkaritza eta Viña-Valparaisoko Euzko Etxea.

Viña del Mar-eko Nazioarteko Zinemaldian ere, irailean, beste euskal izenburu bat ere partaide izango dela iragarri da, izenburua oraindik aditzera eman ez bada ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia