euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viña-Valparaisoko Eusko Etxeak datozen ekintzak iragarri ditu, ostegun honetako Euskal Kantuen Gaua barne

2019/06/24

Ostegun honetako ekintzaren afixa
Ostegun honetako ekintzaren afixa

PUBLIZITATEA

Viña del Mar-Valparaíso, Txile. Ekainaren 14an Viña del Mar-en zendu zen aita Kepa Bilbao Lacari agur hunkigarria eman ondoren, datozen asteetan eskainiko dituen ekintzen berri zabaldu du Viña del Mar-Valparaisoaldeko euskal gizataldea biltzen duen Eusko Etxeak. Datorren ostegunean, ekainaren 27an, Euskal Kantuen Gaua egingo dute Valparaisoko La Pará Kultural kultur gunean. Topaketan Euskal Herriko euskarazko eta gaztelaniazko kantak interpretatuko ditu ‘Dúo Lusitania’ bikoteak; euskal poesia eta dantzak ere jendaurretuko dira, iluntzeko 8etan, sarrera libre.

Uztailean, berriz, dantzen eta euskal filmen txanda izango da. Dantza eskolak larunbatero izango dira, euskal etxearen egoitzan, uztailaren 6an hasita, txikien klaseak goizeko 11etatik 12etara eta helduenak, 12:10etatik 13:10etara. Euskal Zine Zikloa, ostera, ‘Palacio Rioja’ Dekorazio Arteen Museoan eskainiko da, programa honekin: uztailaren 12an, Amama; uztailaren 19an, Oreina; uztailaren 26an, Dantza pelikulekin.

Azken agurra aita Kepa Bilbao Lacari

Valparaiso eta Viña del Mar-eko euskal gizataldeak partaidetza nabaria izan zuen ekainaren 15ean Aita Karmeldarren Parrokian Kepa Bilbao Lacaren omenean egindako elizkizunetan. EEko lehendakari Eñaut Gereñuk ohorezko Aurreskua dantzatu zuen Ramuntxu txistularia lagun. Txilen zendutako apaiz bizkaitarrak 2001 urtean sortutako ‘Juanita Fernandez’ Eskolako musika bandak ere jo zuen azken agurreko zeremonian.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia