euskal diaspora eta kultura
2008/09/03
PUBLIZITATEA
Viña del Mar, Txile. Iazko Euskal Zinema Emanaldia oso arrakastatsua izan zen --ia 400 lagun bildu ziren emanaldietara-- eta Valparaisoko Euskal Etxeak eta Txileko Euskal Ordezkaritzak lanean gogor jardun dute aurtengo II. Emanaldiak bide bera jarrai zezan. Viña del Mar hirian, Eusko-Etxeak antolaturik izango dira emanaldiak: hilaren zortzian "Nomadak Tx" eta 15ean "Eutsi!" filmekin.
Bi entitateen ekimenetik jaiotako Euskal Zinema II. emanaldi honek gai zein estilo aldetik oso desberdinak diren bi titulu dakartza aurten. Hurrengo astelehenean, hilak 8, Raul de la Fuente zuzendari iruinsemearen "Nomadak TX" dokumentala izango da ikusgai Arte aretoan. Harkaitz Martinez eta Igor Otxoa txalapartariek abiatutako ekimenean dago oinarrituta. Bi txalapartari gazte hauek zenbait kultura elkarrekin harremanetan jartzeko txalaparta bezalako musika tresna baten baliagarritasuna azalarazten dute, soinu, doinu eta erritmoek kultura ezberdinetako pertsonen artean sortarazten duten harmonia erakutsiz. Bi gazte hauek munduan barrena ibili dira, sami, indu, mongol eta saharatar kulturak ezagutzeko txalaparta baliatuz. Dokumental honek makina bat sari irabazi ditu nazioarteko filme eta dokumental lehiaketetan.
Eta astebete beranduago, astelehenez baita ere, hilak 15, Alberto J. Gorritiberea zuzendariaren "Eutsi!" filma izango da ikusgai. Umorea ardatz duen film honek, txikitatik lagun diren bi lagunek pairatzen duten bi urtetako lan gatazkari ezartzen dioten irtenbidea erakusten digu: Frantziako Tourrera joan euren aldarrikapenak egin eta eta euren egoera salatzera. Son handiko euskal aktoreak biltzen ditu lan honek: Anjel Alkain, Asier Hormaza, Oihana Maritorena, Kandido Uranga...
Emankizunak arratseko zazpiak eta laurdenetan izango dira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus