euskal diaspora eta kultura
2008/06/18
PUBLIZITATEA
General Villegas, Argentina. Beti Aurrera buletinaren 80. zenbakiak, beste zenbait gairen artean, General Villegaseko herritarrei zuzenduriko argazki lehiaketaren berri ematen du. Txapelketa argazkilaritza zaleei irekia da, baina argazkilari profesionalek ezin izango dute parte hartu. Argazkien gaia General Villegaseko euskal presentzia eta ondarea izango dira.
Argazkilari bakoitzak gehienez bost lan aurkeztu ahal izango ditu -- ekainaren 30a baino lehen-- gutunazal itxian eta eskutitzean Concurso fotográfico Presencia Vasca en el Partido de General Villegas adieraziz. Honako helbidera bidali beharko dituzte argazkiak: Nekane – Arenales kalea, 431, General Villegas. Irabazleak kamera digital bat eta diploma jasoko ditu eta bigarren sailkatuak zorro fotografikoa eta diploma.
Irratsaioa, euskal dantza tailerra...
Buletinak elkartean eginiko ekimenen berri ere ematen du, horien artean euskal etxearen irratsaioa. La hora de los vascos saioa ostiralero gidatzen dute Nekane Olazarrek eta Nieves Castillok (17:00etatik 18:00ra bitartean, Argentinako ordua, FM Infinita 89.7 Mhz). Euskal Etxeko beste zenbait jardueren artean aipatzekoa da Aitor Alava dantzariak eskainitako urteko lehen Euskal Dantza Tailerra, iragan hilaren 1ean. Bestalde, emakumeen dantza taldea La Platako Euskal Etxeak antolatutako 2008ko Euskal Asterako prestatzen hasi dela ere aipatzen du buletinak. Bukatzeko, Villegas'ko Euskaldunak Euskal Etxeak zenbait euskal laburmetrai eskainiko ditu ostiralean, 20:00etatik aurrera.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus