euskal diaspora eta kultura
2009/07/09
PUBLIZITATEA
Gral. Villegas, Argentina. 'Villegas’ko Euskaldunak' Euskal Etxeak, 'Martín de Ugalde' bere liburutegiarekin batera, 'Kontakizun Miresgarriak' gaitzat hartu duen literatur lehiaketan parte hartzeko gonbidapena luzatu du. 15 urtetik gora dituzten villegastarrek irailaren 30eraino aurkeztu ahal izango dituzte lanak, 'Nekane' dendan --Arenales kaleko 431. zenbakian-- edo Udal Liburutegi Publikoan, Moreno kaleko 811. zenbakian.
Gaiari dagokionez, ezohikoak edo bitxiak diren gertaerak izan behar dira ipuinetako muina, idazleak berak bizi izandakoak edo ikusitakoak. Lanek bi orrialdeko luzera izan dezakete gehienez, makinaz edo ordenagailuz idatziak. Lan bakoitza hiru aletan aurkeztu beharko da. Beste gutunazal batean, ipuinaren izenburua eta egilearen izengoitia jarri behar dira kanpoan eta barruan, berriz, egilearen benetako datuak: izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.
Epaimahaiak hiru irabazle hautatuko ditu eta saridunek liburuak eta diplomak jasoko dituzte. Epaimahaikideek, gainera, aipamen bereziak eman ahal izango dituzte, egokia irudituz gero. Sarien banaketa euskal etxean bertan izango da, antolatzaileek iragarriko duten datan.
Lotura interesgarriak
-General Villegas-ko 'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxearen fitxa
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus