euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak "Etxeko Sakotearen II. Festa" ospatu du Maral Taldearen musika lagun

2014/07/18

Joan den uztailaren 8an ospatu zuen Etxeko Sakotearen 2. Festa Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak (argazkia EE)
Joan den uztailaren 8an ospatu zuen Etxeko Sakotearen 2. Festa Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintziako Villegasko Euskaldunak-ek antolatzen duen "Etxeko Sakotearen" --alegia etxean egindako fianbrearen-- jaiak Sanferminak ospatzea du helburu nagusia. Eta aurten, bigarren edizioan, ondo asko bete du helburua hirurehun lagun bilduz. Gauean zehar, mota askotako proposamenak eskaini zizkieten antolatzaileek gonbidatuei, tartean Maral musika talde euskal-argentinarraren kontzertua.

General Villegas, Argentina. Iaz izandako arrakastak animaturik, aurten ere antolatu dute esperientzia Villegasko Euskaldunak erakundeko kideek. Eta komunitatearen erantzuna ikusita, argi dago leku berezi bat hartuko duela proposamenak herriaren hurrengo uztaileetako agendetan. Izan ere, Iruñean uztailaren 7an ospatzen den jai ospetsuarekin bat egiteko antolatzen du euskal etxeak ekitaldi gastronomiko-kultural hau eta hkari horretara uztailaren 8an ospatu dute aurten.

Villegasko Sakotearen Jaia 2014 01

[Gonbidatuen kopuruagatik herriko suhiltzaileen erakundeko aretoan egin behar izan zuten jaia euskal etxeko kideek. Izan ere 300 bat lagun bildu ziren (foto EE)]

Etxeko Sakotearen Festan etxeko eta primerako sakote eta gaztak dastatu ahal izan zituzten gonbidatuek. Horretaz gain dilistak txistorrarekin ere zerbitzatu zen plater nagusi gisa. “Eta jaki eder horiek laguntzeko, kalitate handiko ardoak ere izan ditugu”, azaldu digute instituziotik.

Ondo jateaz gain, beste momentu politak ere bizi izan zituzten festara bertaratu ziren hirurehun lagunek zozketa eta zahato-lehiaketekin. Baina dudarik gabe une garrantzitsuenetako bat Maral kontzertuarena izan zen. Villegasko euskal etxeari egin dioten hirugarren bisita honetan Arrecifesko talde euskal-argentinarrak Euskal Herriko musika eta kantak taularatu zituen.

Villegasko Sakotearen Jaia 2014 02

[Kantak, musika eta dantza egiteko aukera… dena Maral taldearen eskutik (foto EE)]

“Aurten hirurehun bat pertsona bildu ditugu eta hori dela eta, erosoago egoteko, festa suhiltzaileen erakundeko aretoan egitea erabaki genuen. Euskal Etxearen eraikuntza eta egokitze lanak bideratuta daude erabat eta oso gutxi falta zaigu bukatu eta inauguratu ahal izateko, baina hala ere aurtengo jaira ez gara ailegatu. Asmoa da datorren urtekoa, hau da Etxeko Sakotearen 3. Festa, bai gure egoitzan egitea”, adierazi dio Nieve Castillos bertako euskara irakasleak euskalKultura.com-i.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia