euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villegaseko Euskal Etxeak zorionak eta eskerrak eman dizkie bere dantzariei gaur Dantzari Eguna ospatzerakoan

2007/09/29

Villegas-eko Euskaldunak-eko dantzariak iazko Dantzari Eguneko ekitaldiko dantzak prestatzen
Villegas-eko Euskaldunak-eko dantzariak iazko Dantzari Eguneko ekitaldiko dantzak prestatzen

PUBLIZITATEA

Villegas-ko Euskaldunak-ek Euskal Etxeari egiten dioten ekarpen baliosa ikusarazi nahi izan die bere dantzariei --guztiak neskak-- eta hala adierazi die ozenki eta jende aurrean, banan bana heien izenak aipatuz: 'Zorionak, guztiei, dantzari bakoitzari, Maite Recarte-ri, Linda Nouveliere, Celina Tellechea, Estibaliz Belloso, Damaris Labarta, Clarita Llamedo Ballari, Karen Suárez, Martina Bernadó eta Agueda Trecco-ri, eta Martina Barroso eta Lara Latorre txikitxuei. Guztien zuzendari, Euskal Etxeko dantzarien irakasle den Nieves Castillo. Zorionak!', adierazi die.
Dantzari Egunaren karietara, General Villegaseko 'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxeak ekitaldi berezia antolatu du gaur larunbaterako, irailak 29, 'esker ona adierazteko geure neska dantzariei'. 'Afari-omenaldia izango da eta euskal eta argentinar dantzak tartekatuko dira, azken hauek Rumor de Pampa gazteen eskutik, hiru urte baitira Mariana Suburbano irakaslea buru ari direla astelehen eta ostiral oro eskolak ematen Euskal Etxearen egoitzan'.

Ekitaldia gaueko bederatzi t'erdietan hasiko da eta Fragolini-Lazcano bikotearen lana ere bilduko du, bere kantu folkloriko argentinarrekin bertaratutakoen gozagarri hain segur. Kantina zerbitzua eskainiko da. Ekitaldirako sarrera bost pesotan salduko da. Gauean zehar Euskal Etxeko Kultura Sailak eta 'Martin Ugalde' liburutegiak antolatutako 'Amodio gutunak' lehiaketako sariak banatuko dira, epaimahaikide Patricia Bargero, Lilian Chiauzzi eta Sergio Recarte.

Dantza-tailerretan Aitor Alava, entsaioetan Nieves Castillo

Ospakizunak dantzariek urtean zehar eskaintzen duten ahalegin, ilusio eta lan eskerga goratu eta 'Euskal Etxearentzat daukan garrantzia' agerian utzi nahi du, 'omenaldi apal gisa, astero-astero ikusten baititugu entsaiatzen, tailerretan parte hartzen Aitor Alavarekin eta beti prest euren presentzia eskatzen duten ekitaldi guztietan aritzeko, Euskal Etxearen izena eta geure kulturaren berri hedatuz dantzaren bitartez'.

Horregatik, jakin arazi dute ohar batez, 'Villegas-ko Euskaldunak-ek Zorionak eman nahi dizkie bere dantzariei', ozenki eta jende aurrean, banan bana heien izenak aipatuz: 'Zorionak, guztiei, dantzari bakoitzari, Maite Recarte-ri, Linda Nouveliere, Celina Tellechea, Estibaliz Belloso, Damaris Labarta, Clarita Llamedo Ballari, Karen Suárez, Martina Bernadó eta Agueda Trecco-ri, eta Martina Barroso eta Lara Latorre txikitxuei. Guztien zuzendari, Euskal Etxeko dantzarien irakasle den Nieves Castillo. Zorionak!', idatzi dute.


Lotura interesgarriak

Gernika oroituz, Ekitaldia Bakearen Alde
2007ko irailaren 24ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Haurraren Eguneko ekitaldiak General Villegas
2007ko abuztuaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal Zine zikloa Villegasen: nola arrakasta lortu diru gutxirekin
2007ko uztailaren 19an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia