euskal diaspora eta kultura
2008/10/07
PUBLIZITATEA
General Villegas, Argentina. Pintxoenganako zaletasuna present dago munduko euskal komunitateetan ere, ez bakarrik oro har euskal jatetxe eta restaurantetan, euskal etxeetako bilkura eta jardunetan ere baizik. Azken urteotan, hainbat euskal etxetan ematen diren euskal sukaldaritza ikastaroetan, gero eta eskaera handiagoa daukate pintxoei lotutako errezetek, euskal etxe barneko taberna eta kantinetan pintxoek daukaten presentzia koloretsua ez aipatzearren. Azken honi gehitzen ari zaio General Villegaseko kasuan bezala Pintxo Lehiaketak antolatzeari ekin dioten euskal etxeek, tartean Argentinan José C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeak duela gutxi burutu duena, edota, esaterako, Mexikon, bertako hiriburuko Euskal Etxeak bultzatutako adibidea.
PINTXO TXAPELKETA ARAUAK
Interesatu guztiek parte hartu ahal izango dute, euskal etxeko kide izan ala ez. Izena emateko azkeneko eguna 2008ko azaroaren 29a izango da. Hiru pintxo onenak sarituko dira. Epaimahaia General Villegaseko bi sukaldarik eta euskal etxeko kide batek osatuko dute.
-Gehienez bi pintxo diferente aurkeztu ahal izango ditu lehiakide bakoitzak
-Pintxo mota bakoitzeko hiru ale aurkeztu beharko ditu, epaimahaikide bakoitzak erabakiak egoki hartu ahal izan ditzan
-Kartazal batean kanpoaldean pintxoaren izena eta lehiakidearen izengoitia idatziko ditu, eta barnealdean osagaiak eta lehiakidearen izen-deiturak
-Epaitzeko orduan pintxoaren itxura, osagai uztarketa eta zaporea hartuko dira kontutan, besteak beste
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus