euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mercedeseko Euskal Etxeak kantu emanaldi batekin parte hartu zuen herriko bi irakasleen omenaldian

2008/12/19

Omenaldian parte hartu zutenen irudia (Villa MercedesEE)
Omenaldian parte hartu zutenen irudia (Villa MercedesEE)

PUBLIZITATEA

San Luis probintzian dagoen Villa Mercedes hiriko Euskal Etxeak Euskararen Eguneko jaia aurreratu egin zuen eta Camerata de la Luna abesbatzaren euskal kantu errezital batekin parte hartu zuen herriko bi irakasle ohiei egin zieten omenaldian. Gainera, euskal etxeak euskararekiko duen engaiamendu gogora ekarri zuen, euskara ikastaroan 80 bat ikaslek izena eman dutela azpimarratuz eta datorren martxoan ikastaroari ekiteko gogo biziz daudela azalduz.

Villa Mercedes, Argentina. Villa Mercedeseko Euskal Etxeak bat egin zuen joan den azaroaren 30ean Juan Esteban Pedernera Eskola Nazioanalak bertan irakasle izandako bi lagunei eginiko omenaldian. Eskola honek kultur egitarau zabala du eta euskal elkartearen ekimen askotan parte hartu eta lagundu du. Adibidez, Ordiziako ordezkaritzari ongi etorria bertan egin zitzaion (Alejandra Iturrioz alkatea, Santa Ana korala eta Txistulari taldea izan ziren bertan). Eskolan ere, MIkel Ezkerro hizlariak 'Euskaldunen historia' izeneko mintzaldia eman zuen, ehun lagundik gora bilduz. 

Eskolak euskal etxeari eman dion laguntzagatik eskerrrak emanez, Nelda Fernandez eta Bienvenido Monsalvo irakasleei bizi oso lanagatik eginiko omenaldian parte hartu zuen elkarteak. Fernandez eta Montalvo gaztelera, musika, matematika, fisika eta kimika irakasleak izan dira urtetan bertan. Euskal Etxearen ekarpena Camerata de la Luna abesbatzaren ahotsen bidez etorri zen, euskal kantuen emanaldi batekin. Kantariek 'Eusko Abendaren ereserkia', Javier Bustosen 'Ave María', 'Haurtxo txikia', 'Txoria Txori', 'Atahualpa Yupanquiren 'Chacarera de las piedras' (euskal jatorriduna zen Yupanqui) eta bukatzeko 'Agur jaunak'. Emanaldiak txalo zaparrada jaso zuen bukaeran eta omenaldia jaso zuten irakasleek eskerrak eman zizkieten kantariei.

 Camerata de la Lunaç

[Camerata de la Luna abesbatzak Villa Mercedeseko 2. Eskolako bi irakasleri egin zieten omenaldian parte hartu zuen euskal kantu sorta batekin (argazkia Villa Mercedes EE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia