euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mercedeseko Euskal Etxeak aho teknika tailer eta irakurketa areto batekin hasi du 2009 ikasturtea

2009/02/20

Villa Mercedeseko Euskal Etxeko kideak, aho teknika tailerrean parte hartzeko prest
Villa Mercedeseko Euskal Etxeko kideak, aho teknika tailerrean parte hartzeko prest

PUBLIZITATEA

Villa Mercedes, Argentina. Urtarrilak Argentinara dakarren uda hasierako giroaren hastapenak pasatu ondoren, Villa Mercedeseko Euskal Etxeak, San Luis probintzian, ikasturteko saioei ekin die eta urteko lehenengo ekimena ipini du abian, joan den asteazkenetik aurrera eta bi astetan garatuko den aho teknika tailer trinko bat abiatuz.

Euskal Etxearen Irakurketa Aretoa

[Irakurketa Aretoa, Liliana Rouan eta Julio V. Esnaola, Euskal Etxeko presidentea, bertan]

Hori adieraztearekin batera, Euskal Etxetik adierazi zaio EuskalKultura.com-i, inauguratua dela baita ere 2009 zikloko Irakurketa Aretoa, behin-behinean Rouan Arte Galerian kokatu delarik, FEVAren laguntzarekin, Argentinako euskal etxeen federazioa izan baita Villa Mercedeseko Euskal Etxeko bazkide eta lagunen esku utzi diren liburuen hornitzailea. Irakurketa Aretoa egunero egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko seietatik bederatziak arte.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia