euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mariako Euzko Etxeko dantzariek San Sebastian Martxa jo eta dantzatuko dute Alta Graciako elkarretaratzean

2019/01/24

Villa Mariako Euzko Etxeko dantzariak, Argentinako Cordoba probintzian
Villa Mariako Euzko Etxeko dantzariak, Argentinako Cordoba probintzian

PUBLIZITATEA

Villa Maria, Argentina. Villa Mariako Euzko Etxeko dantzariek San Sebastian Martxa jo eta dantzatuko dute datorren astean Alta Graciako Gizataldeen Urteroko Elkarretaratzean. 32. ediziora heldu den Alta Graciako hitzordua --aurten otsailaren 2tik 10era-- Argentina osoko gizatalde jaialdi garrantzitsuenetako bat da eta euskaldunak urteak daramatzate bertan partaide, inguruko euskal etxe eta dantzarien engaiamenduari esker, Alta Gracian bertan ez baitago euskal etxerik.

Biak Cordoba probintzia argentinarrean, Villa Maria, Alta Graciatik pare bat ordura dago errepidez eta urteak dira Villa Mariako Euzko Etxea eta bertako dantzariak Euskal Herriaren ordezkari doazela elkarretaratze erraldoi honetara. Ekitaldiei hasiera emango dien kabalkadan, 50tik gora nazionalitatek izango dute bertan ordezkaririk.

Euskal ordezkaritzak otsailaren 2an, larunbata, eskainiko du bere emanaldia, Euzko Etxeko danborrada eta dantza taldea medio. 17 pertsona bertaratuko dira eta danborradako bi pieza, San Sebastian Martxa (danborrada eta dantza) eta fandango eta arin-arin eskainituko dituzte.

-Alta Graciako gizatalde elkarretaratzea Facebook-en, hemen
-Villa Mariako Euzko Etxearen webgunea: http://centrovascovm.com.ar
-Villa Mariako Euzko Etxea Facebook-en, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia