euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentinar Astea 2013: Villa Mariako EEak lekukoa pasatu dio La Platako Euzko Etxea-ri (eta V)

2013/11/15

Ikurrinaren koloreek igandeko goiz grisa tindatu zuten Villa Maria zeharkatzen duen Rio Tercero ibaiaren ertzean
Ikurrinaren koloreek igandeko goiz grisa tindatu zuten Villa Maria zeharkatzen duen Rio Tercero ibaiaren ertzean

PUBLIZITATEA

Euskal Astearen 39. edizioa bere bukaerara iritsi zen joan den igandean Cordoba probintziako Villa Maria hirian. Agur bazkaria amaitzean, etxerako bidea hartu zuten partaideek, kasu batzuetan ehunka kilometroko tartea egiteko. Hala ere, euskal egutegia ez da inoiz eten eta instituzio batentzat lan handiko epearen amaiera dena, beste batentzat hasiera daiteke. Bost urte pasa eta gero, Euskal Argentinar Astea Buenos Aires probintziako hiriburura bueltatuko da 2014aren udaberrian.

Villa Maria, Argentina. Eguraldi kaskarrak tregoa txiki bat eman zuen igande goizean eta planifikatuta zeuden moduan meza eta dantzak ibai ertzeko Virgen de Pompeya harpearen aurrean burutu ziren. Ondoren milatik gora lagun bildu ziren Bomarraca Aretoan agur bazkarian parte hartzeko. Bazkarian bertan euskararen afixa lehiaketaren emaitzak jakinarazi ziren eta aurreko ostegunean euskal etxean aurkeztutako euskal poema liburu bana eman zitzaien instituzio guztietako ordezkariei.Igande arratsaldean ere entzun ahal izan ziren Villa Marian Gozategi-ren azken kantak. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, argazki bildumaren bosgarren eta azken zatia.

Villa Maria EAN V 2013 02

[Behin pasabidean kokatuta, igande goizeko ikuskizunean ohikoa den LoreArkua dantzatu zuten taldeetako neskek (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Maria EAN V 2013 033

[Mutilek ere izan zuten euren abilezia erakusteko aukera. Urtero bezala Ezpata Dantza eta San Migel aurkeztu zituzten (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Maria EAN V 2013 04

[Bakoitzak bere zatia egin ostean, neska-mutikoek bat egin zuten Arku Dantza dantzatzeko. Edade guztietako dantzariak animatu ziren igandeko dantzak egitera, heldu-helduak eta baita txiki-txikiak ere (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Maria EAN V 2013 05

[Eta ‘agur’ esateko, kalejira handi bat osatu zuten gazteek (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Maria EAN V 2013 06

[Kaleko ikuskizuna zuzeneko musikarekin burutu zen. Argentinako txistulariek jarri zieten melodia dantzei (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Maria EAN V 2013 07

[2014ko euskara klaseak iragartzeko afixa hautatu zen Euskal Astearen baitan. Aurtengo irabazleak Bahia Blancako Union Vasca-ko ikasleak izan ziren irudian agertzen den diseinuarekin (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Maria EAN V 2013 08

[Diseinuaren egileek saria jaso zuten Rio Cuartoko Pablo Cufre irakaslearen eskutik (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Maria EAN V 2013 09

[Lehiaketaren bigarren eta hirugarren saria ere banatu ziren. Bigarrena, Rosarioko Zazpirak Bat-entzat izan zen eta Ismael Martinez de Alegria Villa Mariako euskal etxeko lehendakariak eskuratu zien irabazleei (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Maria EAN V 2013 10

[Hirugarrena, berriz, Rio Cuartoko Gure Ametza-n geratu zen. Saria emateko ardura Villa Mariako Euzko Etxea-ko idazkari Dario Azumendirena izan zen (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Maria EAN V 2013 111

[Bazkalostean, Euzko Etxea-ko Ismael Martinez de Alegriak, FEVAko Ricardo Basterra eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia den, Marian Elorzak hitz batzuk zuzendu zizkieten bildutako lagunei. Euren hitzetan euskal astearen oso balantze ona egin zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

Villa Maria EAN V 2013 011

[Euskal Herriko kultura eta euskal arbasoen ondarea ospatzen da euskal astean. Baina Argentinako bertako muina ahaztu gabe. Azaroaren 10ean Tradizio Eguna da Hegoamerikako herrialde honetan eta Maral taldeak gonbidaturik, euskal etxe askotako kideak igo ziren tauletara ‘zanba’ batzuk abestera (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea SNV 2013 12

[2013ko Euskal Asteko ostegunean euskal poema antologia bat aurkeztu zen euskal etxean. Villa Mariako Paco Urondo literatura taldeak prestatutako liburuak 'Abrazando esa tierra-Lurralde hori besarkatuz' du izena eta Euskal Herriko idazle ugariren lanak biltzen ditu bertsio elebidunean. Igandeko agur bazkarian, jaiaren antolatzaileek ale bana oparitu zieten Villa Mariara bertaratu ziren euskal etxe guztietako ordezkariei. Argazkian, euskal etxeetako lagunak liburua eskuan (argazkia EuskalKultura.com)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia