euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urteko Batzar Orokorra egin du Villa Mariako Euzko Etxeak, Cordoban: Raul A. Onnainty-k darrai lehendakari

2009/08/11

Villa Mariako Euzko Etxea-ren egoitza, Cordoba probintzia argentinarrean
Villa Mariako Euzko Etxea-ren egoitza, Cordoba probintzia argentinarrean

PUBLIZITATEA

Barne araudiak agindu legez, Urteroko Batzar Orokorra egin dute joan den uztailaren 31ean Cordoba probintzia argentinarreko Euzko Etxea-ko bazkideek, Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak eginez. Emaitzei dagokienean, Raul Alberto Onnainty buru duen taldeak gobernatuko du euskal etxea agintealdi berrian. Onnainty-rekin batera arituko dira Juan Francisco Pagola Ormaechea, lehendakariorde; Ismael Martínez de Alegría, idazkari; Gabriela Ugo Zugasti, idazkariorde; Néstor Giraudo, diruzain; eta Miren Guridi, diruzainorde, beste zenbait batzordekideren artean.

Villa Maria, Argentina. Elkartearen araudiak dioenari jarraiki, Argentinako Cordoba probintziako Villa Maria herriko 'Euzko Etxea' Euskal Etxeak bere Urteroko Ohiko Biltzarra egin zuen joan den uztailaren 31ean eta Zuzendaritza Batzordea berritu zuen bere baitan, emaitzak honakoak izan zirelarik.

-Lehendakaria: Raúl Alberto Onnainty
-Lehendakariordea: Juan Francisco Pagola Ormaechea
-Idazkaria: Ismael Martínez de Alegría
-Idazkariordea: Gabriela Ugo Zugasti
-Diruzaina: Néstor Giraudo
-Diruzainordea: Miren Guridi

-Batzordekide titularrak: Osvaldo Barrenechea, Emilia Zugasti, Gerardo Echeverría, Ana María Irastorza, Cristian Ugartemendía, eta Julio Irastorza
-Batzordekide ordezkoak: María Clara Barrenechea, Darío Azumendi, y Martín Barrenechea
-Batzorde kontu ikuskatzailea: Guillermo Salaberry, Raúl Garletti, y Ángel Barrenechea
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Jorge Videla



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia