euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mariako Euzko Etxeak ‘Anima Zaitez’ programan parte hartuko duten Euskal Herriko lau gazteen izenak adierazi ditu

2018/06/15

'Anima Zaitez' programaren irudia
'Anima Zaitez' programaren irudia

PUBLIZITATEA

Villa Maria, Argentina. Cordoba probintzia argentinarreko ‘Anima Zaitez’ truke programa uztailaren 7tik 22ra izango da 2018 honetan eta Euskal Herritik etorrita partaide izateko hautatutako lagu gazteak honakoak dira: Markina-Xemeingo (Bizkaia) Nerea Aretxabaleta Aramendi, Irungo (Gipuzkoa) Beñat Aizpurua Vazquez, Iruñeko (Nafarroa) Oihane Ardanaz Garasa eta Gasteizko (Araba) Gorka Etxeandia. Aste gutxi geratzen direla aurtengo ekitaldiari abiapuntua ipintzeko, ilusioa eta parte hartu eta programari etekinik handiena ateratzeko nahikeria eta gogoa nabariak dira Atlantikoaren bi ertzeetan.

Euskal Herriko gazteen formakuntzari dagokionez, Nerea Aretxabaleta euskal dantzetan da aditua eta txistua jotzen du; Beñat Aizpuruaherri kiroletan (pilotan) arituko da eta baita euskara klaseetan ere. Oihane Ardanazek musika irakatsiko du (panderoa eta trikitixa) eta euskara; eta Gorka Etxeandia dantzari, euskara irakasle eta pandero jotzaile arituko da.

Gogora dezagun programaren bi asteetan mota askotako tailerrak eskainiko dizkietela lau gazteok euskal etxeko kideei eta oro har komunitate osoari.



Komentarioak

  • Espabilatuko naiz

    Aurten berandu ibili naiz baina ulertzen dut programa hau urtero egiten dela eta datorren urtean erne ibiliko naiz, eskerrik asko zabalkunde egiteagatik Euskal Kulturako harpidedun ere egin naiz

    Xabier Agirre (Gipuzkoa), 2018/06/18 05:27

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia