euskal diaspora eta kultura
2009/06/04
PUBLIZITATEA
Villa María, Argentina. Villa Mariako Euzko Etxea-k antolatutako Euskal Zinema Ziklo hau euskal elkarte horren egoitzan (Lisandro de la Torre 33) gauzatuko dira, hilean behin, asteazkenez, gaueko hamarretan beti. David Azumendi koordinatzaile, Alex de la Iglesiaren filmografiaren errepasoa egingo da. Zikloko lehenengo saioa, 'Piztiaren eguna' (1995), anti-Kristoa lurrera heltzekotan dagoela deskubritzen duen apez bati buruzkoa da.
Hurrengo emanaldia sartu garen ekain honetako 24ean izango da, 'Perdita Durango' (1997) filma jendaurreratuz. Segidan, uztailaren 26an, beti asteazkenez eta gaueko hamarretan, 'Komunitatea' (2000) etorriko da. Ondoren, abuztuaren 26an, '800 bala' (2003), eta irailaren 30ean 'Krimen perfektoa' (2004), zikloa urriaren 28an bukatzeko, 'Haurraren Gela'rekin (2006).
Erakustaldia Euzko Etxearen areto izendatu berri batean egingo da, 'Euskal Herria aretoa'n, 150 pertsona erraz hartzen dituena. Antolaketa arrazoiak medio, zikloan parte hartzeko interesadunei astelehenetik ostiralera pasatzeko eskatzen zaie, iluntzeko zazpietatik bederatziak arte, sarrerak jasotzeko. Sartzea libre eta kitorik da.
Lotura interesgarriak
Alex de la Iglesiaren orria
http://www.clubcultura.com/clubcine/clubcineastas/delaiglesia/index.htm
Alex de la Iglesia Mendoza, gaztelaniazko Wikipedian
http://www.clubcultura.com/clubcine/clubcineastas/delaiglesia/index.htm
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus