euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mariako Euzko Etxeak 2013ko Euskal Aste Nazionalaren behin betiko egitarau osoa jakinarazi du

2013/10/30

Hamarkada bat pasa eta gero Euskal Aste Nazionala Villa Mariara bueltatuko da larunbatetik aurrera (argazkiaEE)
Hamarkada bat pasa eta gero Euskal Aste Nazionala Villa Mariara bueltatuko da larunbatetik aurrera (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Argentinako Euskal Diaspora prest dago bere urteko jai garrantzitsuena ospatzeko. Euskal Astea azaroaren 2tik 10era izango da, Villa Marian, eta bertako euskal etxea azken xehetasunez arduratzen ari da dena ondo atera dadin. Jaiaren tauletatik, Euskal Herriko Gozategi taldea pasatuko da larunbateko erromeria alaitzeko. Eusko Jaurlaritzaren agintariei dagokienez, Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak eta Sara Pagola, Argentina-Mercosur-erako Euskadiren ordezkariak ordezkatuko dute Eusko Jaurlaritza. Euskal Astearen baitan Hego eta Ertamerikako Euskal Gizataldeen I. Eskualde Bilkura egingo da, hamar bat herrialderen partaidetza iragarrita.

Villa María, Argentina. Cordoba probintzia erdialdean kokaturik, Villa Maria hiria izango da datozen egunetan Euskal Aste Nazionalaren egoitza. Jaia azaroaren 2tik 10era luzatuko da baina, ohikoa den legez, ekintza nagusiak azken egunetan gauzatuko dira, esan nahi baita ostiraletik igandera, 8, 9 eta eta 10ean. Asteburu horretan bertaratuko dira Villa Mariara Marian Elorza, jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia; Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria; eta Sara Pagola, Argentina-Mercosur-erako Euskadiren ordezkaria. Izan ere, Euskal Gizataldeen Hego eta Ertamerikako I. Eskualde-Bilkuran hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako mandatariek.

Euskal etxe anfitrioitik iragarri digutenaren arabera honako herrialdeko euskal gizataldeen ordezkariak bilduko dira bileran: Oscar Goitia (Sao Paulo, Brasil); Juan Antonio Cervera (Santiago, Txile); Liliana Guzman, (Bogota, Kolonbia); Libe de Zulategi, (Medellin, Kolonbia); Catalina Fernandez, (Antioquia, Kolonbia); Raul Noblecilla (Lima, Peru); Eddy Irigoitia (Asuncion, Paraguai); Iñaki Mirandona Idigoras (San Salvador, El Salvador); Juan Pedro Arin (Montevideo, Uruguai); Gloria Zuazola (Montevideo, Uruguai); Adela Soto Sudaire de Beriau (Salto, Uruguai); Mariella Arbeleche, (FIVU, Uruguai); eta Argentinako FEVAko kideak. Azkenean, arazo burokratikoak medio, badirudi iragarrita zegoen Renato Garcia Eguzquizaren (La Habana, Kuba) eta Pedro Arriaga Aguirreren (Caracas, Venezuela) presentzia ezinezkoa izango dela.

Urtero bezala, euskararen presentzia bermatuta egongo da festaren tauletan. Ostiralean, Maral talde arrecifestarrak jarriko dio musika erromeriari; larunbatean, berriz, Euskal Herritik propio etorriko diren Gozategi-ko musikariek dantzaraziko dute publikoa. Hona hemen 2013ko Euskal Aste Nazionalaren programa osoa:

Larunbata, azaroaren 2a:
-10.30etan, Euskal etxeko hildakoen omenezko meza. Lekua: ‘La Piedad’ herriko hilerria
-12:30etan, Gernika plaza txikira bisitaldia. Lekua: Rawson etorbidea eta Argentinar Bulebarrean, ESIL eskolako aurrean

Astelehena, azaroaren 4a:
-16:00etan, ‘Gernika 75. urtemuga’ erakusketaren banner-en aurkezpena. Lekua: Leonardo Fabio Kultur Guneko Auditoriuma

Asteazkena, azaroaren 6a:
-21:00etan, ‘Gernikako Bonbardaketa’ dokumentala. Lekua: Leonardo Fabio Kultur Guneko Auditoriuma

Osteguna, azaroaren 7a:
-Euskal Herriko agintariei harrera. Lekua: Euzko Etxea Euskal Etxean, Euskal Herria aretoan, Lisandro de la Torre kaleko 33. zenbakian. Ordua baieztatzeke
-21:00etan, “Euskal olerkarien antologia”. Lekua: Euzko Etxea Euskal Etxean, Euskal Herria aretoan

Ostirala, azaroaren 8a:
-08:00etatik 12:00etara, euskal etxeetako ordezkaritzei harrera. Lekua: Bomarraca Aretoa, Antonio Sobral kaleko 550. zenbakia (Ordutegi honetatik kanpo iristen diren ordezkaritzak bertan hartuko dira)
-Euskara Erakusketa. Lekua: Bomarraca Aretoan. Erakusketa hiru egunez egongo da ikusgai
-Antzezlana euskaraz. Lekua: Bomarraca Aretoan. Ordua baieztatzeke
-13:00etan, Bazkaria. Lekua: Bomarraca Aretoa
-09:00etatik 17:00etara, Euskal Gizataldeen Hego eta Ertamerikako Eskualde Bilkura. Lekua: OSDE-ko Auditoriuma, Santa Fe kaleko 1155. zenbakian
-17:30etan, ‘Estatu gabeko nazioak’ hitzaldia. Lekua: Villa Mariako Unibertsitateko errektoretza, Entre Ríos kaleko 1431an
-‘Gernika 75. urtemuga’ erakusketa. Lekua: Leonardo Favio Komunitate Gunea, Gobernador Sabattini etorbideko 200. zenbakian. Erakusketa hiru egunez egongo da ikusgai
-20:00etan, Abesbatzen Topaketa. Lekua: Leonardo Favio Komunitate Gunea
-22:00etan, Afaria. Lekua: Bomarraca Aretoa
-00:00etan, Erromeria, Maral taldearen kontzertua. Lekua: Bomarraca Aretoa

Larunbata, azaroaren 9a:
-08:00etatik 12:00etara, euskal etxeetako ordezkaritzei harrera. Lekua: Bomarraca Aretoa
-09:00etan, FEVA bilera. Lekua: Euzko Etxea Euskal Etxea, Euskal Herria Aretoa
-12:30etan, Eskatu duten euskal etxeei ikurrinak eskuratuko zaizkie. Lekua: Euzko Etxea Euskal Etxea, Euskal Herria Aretoa
-13:00etan, Bazkaria. Lekua: Bomarraca Aretoa
-15:00etan, Liburuzainen bilera. Lekua: Euzko Etxea Euskal Etxeko Liburutegiko Jose Antonio Aretoan
-15:00etan, Txiki-Jokoak. Lekua: Bomarraca Aretoa
-17:30etan, Danborrada eta kalejira. Lekua: Euzko Etxea Euskal Etxea
-20:00etan, Emanaldi artistikoa. Lekua: Udal Anfiteatroa
-23:30etan, Afaria. Lekua: Bomarraca Aretoa
-01:00etan, Erromeria. Gozategi Taldearen kontzertua. Lekua: Bomarraca Aretoa

Igandea, azaroaren 10a:
-10:30etan, Meza, Lekua: Virgen de Pompeya haitzuloaren aurrean
-11:30etan, Euskal Dantzak. Lekua: Virgen de Pompeya haitzuloaren aurrean
-13:00etan, Agur bazkaria. Euskara arloko erreferenteek HABEko agiriak eskuratuko dizkiete euskara ikasleei. Sariak abarka eta txapela onenentzat. Lekua: Bomarraca Aretoa

-Informazio gehiago, tarteka eguneratua, erakundearen webgunean: http://centrovascovm.com.ar


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia