euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mariako 62. Euskal Kultur Asteak osasuna, sukaldaritza, trikitixa tailerra eta musa izan ditu osagai

2018/12/07

Sukaldaritza tailerra Euskal Kultur Astean
Sukaldaritza tailerra Euskal Kultur Astean

PUBLIZITATEA

Villa Maria, Argentina. Azaroaren 27tik abenduaren 1era luzatu da aurten Cordoba probintzian Villa Mariako Euskal Kultur Astea,. Egunero proposamen ezberdinak eskaini dizkio Euskal Etxeak komunitateari eta guztiak arrakastatsuak gertatu dira oso. Astearen programari hasiera emateko, diabeteari buruzko hitzaldia eman zuen Nuria Reynoso sendagileak Euzko Etxea-ren instalazioetan.

Azaroaren 28an, Mus eta ‘Truco’ txapelketa jokatu zen, jokalari ugarirekin. Txapeldunak Martin Barrenechea eta Leonardo Negrini izan ziren. Programari gastronomia alorreko segida emanez, legatz budina eta arrozesnea nola prestatu irakatsi zuen Maria Luisa Ormazabalburu izan zuen sukaldaritza tailerrean.

Asteko azken bi egunak musikaren eta dantzen erritmoan mugitu ziren. La Platatik propio etorritako Ane Arandia Morgaetxebarriak trikitixa tailerra eman zuen.

Eta 62. Kultur Astea ixteko, Etxeko abesbatzak emanaldi bat eman zuen, bertako dantzariek agur afaria animatu zutelarik.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia