euskal diaspora eta kultura
2010/02/24
PUBLIZITATEA
Cordoba, Argentina. Trinkoa izan da Euskadiko Ordezkari Elvira Kortajarenak joan den astean Cordoba probintzian garatu duen egitaraua. Otsailaren 15ean, astelehena, Probintziako exekutiboaren buru zegoen Gobernadoreordearekin, Hector Oscar Campanarekin, bildu zen. Cordobako Euskal Etxeko lehendakari Alejo Martinek eta diruzain Jorge Sanezek lagunduta, Ordezkariak elkarrizketa atsegin bat izan zuen, interes amankomuneko gaiak aipatuz, epe ertainean elkar laguntza eta kooperazio ekimen bilaka daitezkeen ideiak aipatuz.
Eguerdian Villa Mariako Euzko Etxea bisitatu zuen. Harrera bertako lehendakari Raul Onnaintyk eman zion, Zuzendaritza Batzordea eta zenbait bazkide lagun. Bazkaria antolatu zuten bere ohoretan, ondoren Zuzendaritza Batzordeko bilera bat eginez eta euskal etxearen instalazioak erakutsiz. Arratsaldean, Villa Mariako Euskal Etxeko kideekin batera, herri horretako Eduardo Acastello alkatearekin bildu zen. Besteak beste bat etorri ziren euskaldunek inguruan daukaten garrantzia azpimarratzerakoan.
Arratsaldean berantago, prentsaurrea antolatu zen Euskal Etxean. Kazetariek galderak egin zizkioten Kortajarenari bere lanaren ezaugarriez eta zehaztasunez galdetuz, Euskadiko Ordezkari baten zereginak zeintzuak diren harrapatu arte. Cordoba hirira bueltaturik, bertako Gure Txokoa Euskal Etxeko kideek errezibitu zuten, harrera ekitaldi batekin, Euskal Etxearen egoitzan.
Biharamunean, asteartea, Cordobako Udaleko ofizial eta funtzionariek errezibitu zuten, eta Arazo Instituzionaletarako idazkari den Marcelo Caceresek. Eguerdian Probintziako Turismo idazkariak, Gustavo Santosek, errezibitu zuen, bilera emankor batean. Agerian gelditu zen, bien aldetik, borondatea badagoela turismo alorrean Euskadiko eta bertako proiektuak elkarrekin garatzeko.
Arratsaldez, Ordezkariak, Cordobako Euskal Etxeko kideak tartean, Arteche fabrika bisitatu zuen, giroa itzela, Jaime Berrosteguieta harreragile. Gau partez, eta modu askoz lasaiago eta familiartekoan, Juan Antonio eta Rosa Maria Bengoechea familiak egindako gonbidapena onartu zuen, bere omenez antolatutako ekimenean gogor sinetsita.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus