euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viedman Picassoren 'Guernica'ren bertsio bat margotzen ari eta Aberri Etxeak lan pedagogikoa egingo memoria historikoaz

2023/05/23

Picassoren Guernica-ren bertsio berria, Juan Marchesi egiten ari dena Viedmako Ferreira Parkeko 'Gizateriaren Lorategiak' pasealekuan
Picassoren Guernica-ren bertsio berria, Juan Marchesi egiten ari dena Viedmako Ferreira Parkeko 'Gizateriaren Lorategiak' pasealekuan

PUBLIZITATEA

Viedma, Argentina. Rio Negroko Viedma hiriburuak Picassoren Guernica margolanaren mural bat aurkeztuko du, Juan Marchesi artista ezagunak eta bere lantaldeak egina, bertako gobernuak koordinatutako jarduera batean. Udalarekin sinatutako hitzarmen bati esker, Viedma-Patagoneseko Aberri Etxea Euskal Etxeak proiektu bat garatuko du muralaren inguruan, Picassoren lan enblematikoa azalduz eta lan pedagogikoa bat garatuz Gernikari buruz eta koadroaren sinbologiaz.

Proiektua 2017an hasi zen mugitzen, orduan gobernadoreordea zen eta gaur egun hiriko intendentea den Pedro Pesattik Aberri Etxeko agintariei jakinarazi zienean Guernica ospetsuaren bertsio bat egiteko asmoa zuela hiriko kostaldeko paseoan. Ferreira Parkeko lanek aurrera egin zuten, eta proiektua 'Gizateriaren Lorategiak' izeneko pasealeku berrira ekarri zen. Gaur egun, bertan egiten ari dira murala, munduko historiako gertakari garrantzitsuenetako batzuen oroimena bizirik mantentzeko eta sentsibilizatzeko xedez.

Irakaskuntza: artea, historia eta memoria

Margolana amaitzen denean, Aberri Etxeko Kultura Saileko koordinatzaile Rubén Suárezek mintegiak eskainiko dizkie turismo arloko funtzionariei, irakasleei eta, oro har, ikasleei, obraren hurbilketa artistikoa eta historikoa eginez, eta euskal komunitatearen historia eta memoria lantzeko. Proiektuak, halaber, eskualdeko komunitate juduaren laguntza ere izango du, talde arkitektonikoa handitu egingo baita Shoa-ri buruzko instalazio bat sartuta.

Muralaren arduraduna Juan Carlos Marchesi da, margolari, ilustratzaile eta eszenografo ezaguna. Artista Buenos Airesen jaio bazen ere, lau hamarkada dira Patagonian bizi eta irakasle ibili izan dela. Marchesiren bertsioak Picassoren muralaren jatorrizko neurriak errespetatuko ditu, koloreak, berriz, aldatu egin dizkio, eta berak sortutako beste elementu batzuk ere ari zaizkio emendatzen. Hiru hilabete barru bukatzekotan dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia