euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viedmako alkateak Imanol Basterra errezibitu du gaztea Euskal Herrira EuskarAbenturan parte hartzera abiatu aurretik

2018/06/27

Harrera ekitaldiko une bat, Imanol eta bere arreba Rocio eskuinean, alkatea erdian (argazkia Instagram Jose Foulkes)
Harrera ekitaldiko une bat, Imanol eta bere arreba Rocio eskuinean, alkatea erdian (argazkia Instagram Jose Foulkes)

PUBLIZITATEA

Viedma, Argentina. Viedmako alkate edo intendente José Foulkes-ek Imanol Basterra errezibitu du aste honetan Udaletxean, gazte viedmatarra Euskal Herrira EuskarAbentura ekimenean parte hartzera abiatu aurretik. Gogoan izan, ehundik gora euskal gaztek hartuko duela parte datorren igandean, uztailaren 1ean, hasita , Euskal Herri osoa hilabetez oinez zeharkatuko duen ibilbide honetan. Tarte horretan, gazteek, herririk herri ibilita, hainbat leku, eraikin, ekitaldi, ohitura, historia pasarte eta jende ezagutuko dituzte, euskal kulturan in situ eta euskaraz sakontzea xede izanik, baita ere gazteen arteko adiskidantza eta "sekula ahantziko ez duten esperientzia" honekin etxeratzea.

Partaideetako bi, Diasporakoak izango dira: Viedmako (Argentina) Imanol Basterra eta Washingtongo (AEB) Unai Fraeters.

Euskal Herrira abiatu behar duen aste berean, Viedmako intendente (alkate) José Foulkes-ek Imanol Basterra gaztea eta bere arreba eta Viedma eta Patagonesko Aberri Etxea Euskal Etxeko Rocio Basterra errezibitu zituen bere bulegoan. 

"Arrakastarik handiena opa diogu eta zorionak eman nahi izan dizkiogu merezitako sari honen aurrean" adierazi du alkateak, harro gaude Argentina eta Patagoniaren ordezkari izango baita ekitaldi horretan, "Euskara eta Emakumea" izeneko lana egin duelarik partaidetza hori lortzeko, gehitu du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia