euskal diaspora eta kultura
2009/11/23
PUBLIZITATEA
Viedma, Argentina. Beti Aurrera Aberri Etxea-ko bazkide eta lagunek egun goxosa pasatu zuten atzokoa, igandea izanik ehun bat jende bildu baitziren euskal elkartearen 13. urtebetetzea ospatzeko antolatutako egunpasa eta choriceada herrikoian. Jai giroa begibistakoa zen eta jaiak ongi ateratzeko behar izaten dituzten osagaiak oro bildu ziren. Dantzariak izan ziren, kantua ere ez zen falta izan, are gutxiago kirolak, jokoak eta jolasak. Izan ere, adin tarte bakoitzak beretzako moduko ekimenak izan zituen. Zahatoa ere bueltaka ibili zen, ardo 'freskoa eta ona' han-hemenka helarazten. Euskal Etxeko 'Abesti Beti' abesbatza ere aritu zen momentuak doinuz eta aire herrikoiez edertzen.
Euskal dantzari dagokionez, euskal etxearen urteurrenak, gazteago zirela dbertako antzari ziren hiru gazte, egun ikasketak Bahia Blancan egiten ari direla-eta Viedman bizi ez direnak bertara ekartzeko boterea izan zuen. Rocio Basterra, Analia Zuntini y Julian Lopetegui, euren izenak.
[Aipatutako hiru dantzariak: Analia Zuntini, Rocio Basterra eta Julian Lopetegui]
Matea hartzearekin batera, euskal herri kirol tradizionalen txanda ere heldu zen. Hor ikusi ziren sokatira, zaku-lasterketak, zakuak bizkar gainean eramateko lehiak, enbor-jaurtiketa; partaideak, heldu eta gazteak batetik, eta bertan zinez partaide eta aktibo ibili izan ziren haur eta gaztetxoak ere.
[Zaldi-lasterketak zale asko izan zituen, zaku barne eta kanpotik]
[Zakuetan sartuta edo zakua gainean hartuta, bertaratutako gazte zein helduek ederki asko pasatu zuten] lehiaketetan]
[Enbor jaurtiketarekin ere usartu ziren batzuk]
[Soka-tira, heldu bat edo heste, laguntza pixka batekin]
[Bahia Blancako Euskal Astean ikusitakoa, etxean bueltan gauzatu eta saiatu nahi izan zuten batzuk: aizkolariak esaterako]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus