euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeak Julian Algañaras eta Manuel Lascano arraunlariak omendu zituen

2019/12/18

Julian Algañaras eta Manuel Lascano Aberri Etxeko lagunekin
Julian Algañaras eta Manuel Lascano Aberri Etxeko lagunekin

PUBLIZITATEA

Viedma, Argentina. ‘Diasporako Jendea’ izeneko kultur proiektuaren baitan egin die omenaldia Aberri Etxeak euskal jatorriko Julian Algañaras eta Manuel Lascano Viedma eta Patagones eskualdeko kirolariei. Algañaras eta Lascano arraunlariak dira eta ‘canotaje’ modalitateko arraunketaren erreferente dira herrialde eta mundu mailan. Izan ere, txapeldunak izan dira Txinako 2019ko Munduko 'Canotaje' Lehiaketan eta 2019ko Limako Panamerikar Jokoetan, euren lorpenetako batzuk aipatzearren.

Mintzaldian euren esperientzia jendaurretu zuten gazteek. Beste gai batzuen artean, euren eguneroko bizimoduaz, ibaiarekin duten harremanaz eta euskal kulturarekin duten loturaz mintzatu ziren. Euskal Etxeko kide den Elisabet Arraras koordinatzaile izan zuen ekitaldian publikoak ere egin zituen galderak. “Oso topaketa polit eta aberasgarria izan zen; oso interesgarria suertatu zen parte hartu genuen guztiontzat”, adierazi digute Euskal Etxetik.


[Lagun Onak-eko taldekideak dantzari]

Ekitaldiari amaiera emateko, Lagun Onak Dantza Taldeak Banango Zaharra eskaini zien kirolari txapeldunei. Gogora dezagun ‘Diasporako Jendea’ izeneko proiektua Aberri Etxeak 2019 hasieran sortutako ekimena dela eta helburu duela eskualdeko euskal jatorriko jende esanguratsua euskal etxera erakartzea, euren ogibideaz eta euren euskal sustraiez mintza daitezen, aldi berean ekarpen kulturala eginez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia