euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viedma eta Patagones-ko 'Beti Aurrera Aberri Etxea' egoitza propioa izateko ametsetik gero eta hurbilago

2010/06/14

'Beti Aurrera Aberri Etxea'ko lehendakaria den Isabel del Carmen Labiano eta Bautista Mendioroz, Rio Negro probintziako gobernadoreordea hitzarmena sinatzen
'Beti Aurrera Aberri Etxea'ko lehendakaria den Isabel del Carmen Labiano eta Bautista Mendioroz, Rio Negro probintziako gobernadoreordea hitzarmena sinatzen

PUBLIZITATEA

Joan den ekainaren 2an Viedma eta Patagones-eko 'Beti Aurrera Aberri Etxea'ko lehendakaria den Isabel del Carmen Labianok eta Rio Negro probintziako gobernadoreordea den Bautista Mendioroz-ek hitzarmen bat sinatu zuten Argentinako Patagonian kokatuta dagoen euskal etxe honek egoitza propioa lor dezan. Hitzarmenaren bidez, Probintziako Parlamentuak eta euskal etxeak jabegoak trukatu zituzten, hau da, Parlamentuak etxe bat eman zion euskal etxeari eta horren truke, euskal etxeak bere jabegoko lursail handi bat zion Parlamentuari. “Jaso dugun etxeari gutxi egin behar zaio martxan jartzeko moduan egoteko”, azaldu diote euskal etxekoek EuskalKultura.com-i. “Laster prest egongo da egoitza euskara eta dantza klaseak, eta abesbatzaren entseguak ere bertan egiteko. Hamahiru urte itxaron behar izan dugu baina badirudi aurki ametsa egia bihurtuko dela”, adierazi dute euskal etxetik, pozik.

Viedma, Argentina. 'Beti Aurrera Aberri Etxea' elkarteak Argentinako bi herritako euskaldunak biltzen ditu: Rio Negro probintziako Viedma herrikoak eta Buenos Aires probintziako Carmen de Patagonesekoak. Hamahiru urte daramatza elkarte honek euskal kultura zabaltzen Patagonia iparraldean, baina orain arte ez zuen egoitza propiorik. Egoera hori laster aldatuko da, ordea. Hitzarmen baten bidez, Rio Negro probintziak etxe bat emango dio 'Beti Aurrera Aberri Etxea' erakundeari bertan euskal etxearen egoitza antolatzeko eta horren truke euskal etxeak lursail bat emango dio probintziako Parlamentuari. Etxea Viedma hirian kokatuta dago, Alberdi kalean hain zuzen, euskal etxeko ekitaldiak aurrera eramateko leku egoki batean.

Viedma eta Patagones-eko egoitza berria 2010

['Beti Aurrera Aberri Etxea'ko kideak Bautista Mendioroz Rio Negroko gobernadoreordearekin]

“Parlamentuaren etxea etxebizitza legez funtzionatu izan du, beraz, aldaketa batzuk egin beharko ditugu gure ekimenak bertan gauzatu ahal izateko”, azaldu du Isabel del Carmen Labiano Euskal Etxeko lehendakariak. “Oso denbora gutxi barru egoitza prest egongo da euskara eta dantza klaseak, abesbatzaren entseguak eta Batzordearen bertan egin ditzagun”, adierazi du Labianok.

Parlamentuaren eta Euskal Etxearen arteko hitzarmena pasa den ekainaren 2an sinatu zen, eta probintziak euskaldunekiko duen engaiamendua azpimarratzeko, Bautista Mendioroz gobernadoreordeak bere laguntza eskaini zuen eraikuntzaren zaharberritze lanak egiteko. “Parlamentuko presidentea eta gainera euskal jatorrikoa izanik, nire asmoa euskal etxeak betidanik izan nahi izan duen egoitza lortzen laguntzea da”, esan du Mendiorozek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia