euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viedma eta Patagones: dantza erakustaldia 'Guernica'n eta klase irekia eta afaria Lagun Onak-en urteurrena ospatzeko

2024/10/02

Lagun Onak dantza taldeak, besteak beste Gipuzkoako Soka dantza, Txantxo dantza, Lantzeko Inauteria eta Gorulari taularatu zituen
Lagun Onak dantza taldeak, besteak beste Gipuzkoako Soka dantza, Txantxo dantza, Lantzeko Inauteria eta Gorulari taularatu zituen

PUBLIZITATEA

Viedma, Argentina. Inauguratu zutenetik duela urtebete, Ferreira Parkeko anfiteatroa, 'Guernica' murala dagoen tokia, euskal kulturaren erreferentzia gune bilakatzen joan da Viedma eta Carmen de Patagones eskualdean. Joan den larunbatean, irailaren 28an, bi hiriotako Aberri Etxea Euskal Etxeko “Lagun Onak” dantza taldeak bere 27. urteurreneko ospakizunen gertaleku hautatu zuen. Dantzariek, dantzatuz ospatu zuten, nola ez, euren urteurrena, izan ere dantzatuz eta jendea eurekin bat dantzatzera gonbidatuz.

Gizateriaren eta Memoriaren Gunea du izena lekuak, eta arratsaldeko 4etan, publikoa hurbiltzen hasi zen agertokira. Programan, lehenik, euskal dantza erakustaldia, eta segidan euskal dantza herrikoien klase irekia zetozen. Picassoren 'Guernica'ren tokiko bertsioaren murala atzean zaindari zutela, Lagun Onak-eko haur, gazte eta helduen taldeek ordubeteko ikuskizuna eskaini zuten, Euskal Herriko hainbat lekutako dantzen adierazgarri. Gipuzkoako Soka dantzak, jauziak, Nafarroako joko dantzek, Iturengo zortzikoak, Gorularik, Arretxinagako San Migelek, Fandango-Arin arin, eta Lantzeko Inauteri tradizionalak, bertaratutakoen gogoa kolorez jantzi eta anfiteatroko harmailak bete zituzten ikusleen txaloak eragin zituzten.

Entsegu irekia: Argentinako eta EHko folklorea

Lagun Onak ez zen bakarra izan oholtzan. El Escampe taldea, Viedmako proiektu folkloriko autogestionatua izan zuen lagun, Rosy Gonzálezen eskutik. Amaieran, entsegu irekia partekatu zuten, eta bertan euskal dantzetako zein Argentinako folkloreko zenbait pauso irakatsi zituzten. «Publikoak oso gogotsu hartu zuen proposamena, eta kontradantzaren 'bis' bat ere egon zen», azaldu dio EuskalKultura.eus-i Josetxu Astolfik, izan ere Analia Zuntini eta Rocío Basterrarekin batera Lagun Onak-eko zuzendari den dantzariak. Ospakizunak gauean amaitu ziren Euskal Etxean egin zen senidetasun afari batekin, dantzari ohiak eta Aberri Etxeko arlo guztietako lagunak ere partaide.

Zorionak!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia