euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viedma eta Patagones: Aberri Etxeak Giza Eskubideen Lehen Jardunaldietan partaide bere kultur zeregina hizpide

2024/12/16

Ezk.esk.: Jardunaldien inaugurazioan erakundeetako agintariak. Aberri Etxeko hizlariak Analía Zuntini eta Rocio Basterra del Vall Iturria
Ezk.esk.: Jardunaldien inaugurazioan erakundeetako agintariak. Aberri Etxeko hizlariak Analía Zuntini eta Rocio Basterra del Vall Iturria

PUBLIZITATEA

Viedma, Argentina. Demokrazia Berrezarri zeneko Egunaren ospakizunaren baitan, “Viedmako Udalaren Lehen Giza Eskubideen Jardunaldiak: tokiko esperientzien inguruko eztabaidak eta hausnarketak” elkarretaratzea egin berria da Viedman. Jarduera joan den asteartean, abenduaren 10ean, izan zen Patagonia eskualdeko bi hirietako goi-mailako hezkuntza erakunde akademiko ugarik udalarekin elkarlanean antolatzaile. Erakunde partaideek lehen aldiz egin zuten bat elkarrekin esperientzia komun bat antolatu eta aurrera ateratzeko. Partaideen artean, egoitza Viedman duen "Viedma, Carmen de Patagones eta eragin eremuko Aberri Etxea" aritu zen, kultur bizitzarako eskubideari buruzko lan bat aurkeztuz. Jardunaldiak bi urtean behin egingo dira aurrerantzean, Udaletik jakin arazi dutenez.

Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeko Analia Zuntini eta Rocio Basterrak "Zentzuak eta tradizioak. Rio Negro ibaiaren beheko ibarreko euskal komunitateak" lana jendaurretu zuten

Gaikako Mahaietan antolatuta, besteak beste Generoari eta Aniztasuna landuz, Jatorrizko Herriak, Identitatea, Haurtzaroak, Elikadura Subiranotasuna eta Kirola, konparazio, jardunaldiek hausnarketarako eta sustapenerako gune bat sortzea izan zuten helburu, Argentinako Konstituzio Nazionalean jasotako giza eskubideei lotutako lan akademikoak eta esku-hartze sozio-komunitarioko esperientzien kontakizunak azalduz, arreta tokian tokiko analisian jarriz bereziki. 70 lan eta proposamenetik gora aurkeztu ziren eztabaida-mahaietan, horien artean Aberri Etxearena, izan ere bere kultur zereginari buruz aurkezpena egin zuen komunitate bakarra. "Kultur bizitzarako eskubidea" izeneko mahaian, Euskal Etxearen ordezkari Analia Zuntinik eta Rocio Basterra zirela jendaurretu zen "Zentzuak eta tradizioak. Rio Negro ibaiaren beheko ibarreko euskal komunitateak" lanak, interes handia pizturik bertaratutakoen artean.

Lanen aurkezpena Udal Arreta Zentroaren instalazioetan egin zen, eta honako hezkuntza-erakundeak izan ziren antolaketan lankide: Comahue Unibertsitate Nazionaleko CURZAS Unibertsitate Zentroa, Rio Negroko Unibertsitate Nazionalaren Egoitza Atlantikoa, Carmen de Patagoneseko 25. Irakaskuntza eta Teknika Heziketako Institutua, Carmen de Patagonesko Alcides Biagetti Arte Eskola, Viedmako Irakaskuntza Prestakuntzako Institutua, Gorputz Hezkuntzako Institutua, Viedmako 40 zenbakidun Hirugarren Hezkuntzako Zentroa eta Rio Negro Probintziako Administrazioko Institutu Probintziala.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia