euskal diaspora eta kultura
2010/02/17
PUBLIZITATEA
Victoria, Entre Ríos. 'Gure herriaren urtemuga ospatzeko ideiak proposatzea gustatuko litzaizuke?' galdera honekin hurbildu dira Victoriako euskal etxeko kideak komunitatearengana urteurrenaren ospakizunetan parte hartzera bultzatzeko. 'Berriro biziko ez dugun oso esperientzia polita izango da hau, ez dezagun gal gure ekarpena egiteko aukera', dio Haritz erakundearren deiak. Ziur aski, herritar bat baino gehiago gerturatuko da bilerara bere laguntza eskaintzeko, estua izan baita betidanik Entre Rios probintziako herri honen eta Euskal Herriaren arteko harremana.
Euskaldun asko kokatu ziren XVIII. mendean Mesopotamia argentinarreko euskalde honetan, eta hauetako batek, Salvador Joaquín de Ezpeletak, jarri zuen Victoria hiriko hazia La Matanza izeneko oratorioa sortu zuenean. 'Lehenengo biztanleak euskaldunak izan ziren gehienbat eta karobietan aritu ziren. Beraiek eskuratutako karearekin Argentinako hiri asko sortuko zituzten', azaldu zion EuskalKultura.com-i Haritz-eko lehendakari den Fabian Zorzabalek euskal etxearen proiektuarekin hasi zenean.
Arantzazuko Ama Birjinaren omenezko oratorioa
Baina hori ez da Victorian dagoen euskaldunen aztarna bakarra. 1810. urtean altxatutako oratorio hartan Arantzazuko Ama Birjina gurtzen zen eta gaur egun, Gipuzkoako patroia dena Victoriakoa ere bada. 'Duela urte batzuk, Eusko Jaurlaritzako sailburu zen Angeles Iztueta Victoriatik pasa eta gure parrokia bisitatu zuen. Ama Birjinaren irudia ikustean, konturatu zen irudia ez zela Euskal Herrian gurtzen zen bezalakoa. Beraz, herriko apaiza gonbidatu zuen Euskal Herrira joatera, hango santutegiko irudiaren erreplika emateko. Hori da gaur egun Victoriako parrokian dagoena', adierazio zion orduan Zorzabalek buletin honi..
Orain, hiriko urteurrenari begira, Haritzak Euskal Etxeak bere kideei eta oraindik instituziora hurbildu ez direnei ere deia egiten die ospakizunetan parte hartzeko. Proposamenak papereratzeko bilera bat egingo da otsailaren 25an, gaueko 9etan, Consejo Profesional de Ciencias Económicas-eko aretoan. Victoriako euskaldunak eta baita Euskal Herriko lagun guztiak ere gonbidatuta daude.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus