euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Victor Esain hil da Kaliforniako Fresnon, bertako EEko sortzaile eta urte askoan NABOko Mus Arduradun

2014/02/21

Victor Esain Fresnoko euskal-kaliforniarra joan den igandean, otsailaren 16an, hil zen Fresnon, 80 urte zituela. GB.
Victor Esain Fresnoko euskal-kaliforniarra joan den igandean, otsailaren 16an, hil zen Fresnon, 80 urte zituela. GB.

PUBLIZITATEA

Victor Esain hil da 2014ko otsailaren 16an Fresnon, 80 urte zituela. Fresnon bertan 1933ko ekainaren 6an jaioa, euskaldun petoa zen, bere gurasoek, Felix eta Lyda (Martinto) Esainek Fresnon 1935ean sortu eta kudeatu zuten Basque Hotel ostatuan hazia. Fresnoko Euskal Etxeko sortzaileetakoa, NABOko ordezkaria eta urte askoan Mus arduraduna izan zen. 2004an Society of Basque Studies in America-k bere Pertsonaien Galerian (Hall of Fame) sartu zuen. NABOk Bizi Emankorra saria eman zion 2011ean.

Fresno, CA, Estatu Batuak. Pertsona ezagutua eta estimatua zen Victor Esain Fresnon, Kalifornian eta oro har NABOko klub eta kideen artean. Harreman berezia izan zuen bereziki Mus arloarekin eta Fresnoko, Estatu Batuetako eta Munduko hainbat Mus txapelketa antolaketa lanetan ibili zen, laguntzaile zein NABOko Mus chairperson edo arduradun bezala.

Aita Nafarroatik etorria eta ama Kalifornian sortu euskalduna, Victorrek ongi mintzo zuen euskara eta euskaldun atxikia zen. Lan ederra egin zuen Fresno Basque Club-en --1978an euskal etxea sortu zutenetakoa izan zen-- baita NABOn ere. NABOk 2011ean Bizi Emankorra saria eman zionean, NABOko Mus arduraduna 2.000. urtean izendatu zutela esan eta azpimarratu zuen 2.004rako "hogeita bi urtez lagundua ziela lan horretan Pierre Etcharren eta Jean-Baptiste Aguerreri" eta "25 nazio-txapelketetan eta 10 nazioartekotan" ibilia zela laguntzaile.

Pertsona langilea eta lagun asko zituena, Esain Villa Basque-ko jabe izan zen, beti bere euskal erroei lotua, amerikar eta euskaldun fin.

Beila igandean, otsailaren 23an izango da, 12:00etarik arratsaldeko 4:00ak arte Whitehurst Sullivan Burns & Blair funeral home delakoan (1525 East Saginaw, Fresno).

Elizkizunak, berriz, astelehenean, otsailaren 24an, 1:30 pm-etan St. Anthony's kaperan, St. Peter's kanposantuan (264 N. Blythe Ave., Fresno). GB.

-Bere obituarioa Kaliforniako prentsan



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia