euskal diaspora eta kultura
2011/04/04
PUBLIZITATEA
Mexiko Hiria, Mexiko. Arte erakusketa bihar arratsaldez izango da, eta bertara euskal etxeko bazkide eta lagunekin batera, orohar artean interesa duen publiko orokorrari ere luzatu zaio gonbitea. 'Venus-en xarma eztia' kultur ekintza berrien zikloaren baitan kokatzen da eta sarrera librea du.
Oro har, bederatzi dira lanak erakusgai ipiniko dituzten egileak --Adriano Silva Castañeda, Alejandro Quijano, Javier Padilla, Blanca Charolet, Lourdes Arretxea, Mario Reyes, Adriano Silva Pantoja, Yolanda Quijano eta Bruno Reyes-- eta bakoitzak bere ezaugarri, ikuspuntu, garai eta eskolatik aztertu du Venusen gaia, emaitza zinez desberdinak ekarriz.
Lanak, margolanak zein argazkiak dira, orotara 43, bihartik aurrera ikusgai Mexiko Hiriburuko Euskal Etxeko Arte Galerian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus