euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Ignazio meza igande honetan Caracas-ko Eusko Etxean, Juan Calvo eta Juan Boterhorn-en gomutaz

2009/07/31

PUBLIZITATEA

Venezuelako hiriburuko Eusko Etxeak datorren igandean egingo du hilabeteroko meza, kasu honetan Juan Calvo eta Boterhorn-en arimen alde. Gaur ostirala San Ignazio izanik, meza San Ignazio meza ere izango da eta Pedro Galdos apez josulagunak emango du. Ondotik, San Ignazio bazkaria egingo da, menu berezi batez, bertara gonbidatuta daudela euskal komunitate venezuelarreko kide edo adiskide guztiak.

Caracas, Venezuela. Datorren igande honetan, abuztuak 2, Caracaseko Eusko Etxeak hilabetero lehenengo igandearekin batera egin ohi duen hildako bazkide eta lagunen aldeko meza egingo du, kasu honetan Juan Calvo eta Juan Boterhorn ekarriko dituela oroimenera.

Aste honetan San Ignazio eguna izanik, Gipuzkoa eta Bizkaiko patroi edo zaindaria bera, igande honetako mezak San Ignazio izaera hartuko du ber denboran. Meza-emale aita Pedro Galdos josulaguna izango da. Funtzio erlijiosoaren ondotik, San Ignazio bazkarirako deia egin du Eusko Etxeak, aldi honetako menu berezia honakoa izango delarik: (atariakoak) Kroketak eta Gazta, krema eta antxoa ogi txigortua; (sarrerak) 'Vuelve a la vida'; (plater nagusia) Arrain xerra bizkaitar erara, Tripakiak, Zerri solomoa ekialde saltsan; (mahaiburukoak) Euskal pastiza, 'Parchita' mousse-a.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia