Naguanagua, Venezuela. Caraboboko Eusko Etxeak webgune berria egin eta estreinatu du. Hauxe adierazi dute azalpen eta helburu gisa: "Venezuela oso une latza ari da pasatzen, eta horrek gutariko asko herrialdean ez egotea eragin du. Bestalde, hemen segitzen dugunoi, segurtasun gabeziak eta inflazio maila altuak irteerak murrizten dizkigu. Ondorioz Eusko Etxean antolatzen ditugun ekitaldiek oso partaidetza eskasa lortzen dute. Eta elkarbanatzea hain gustuko dugunez, mundu erreala hain konplikatua denez, erabaki dugu Eusko Etxearen orrialde birtuala izatea ez bakarrik gure erakundearen webgune ofiziala, gure biltokia ere baizik mundu birtualean".
Illargi Uzcanga da une honetan Caraboboko Eusko Etxeko lehendakaria eta zuzendaritza taldekide ditu Orquídea Amescua (lehendakariorde), Odon Ulibarrena (idazkari), Juan Carlos Angola (diruzain) eta Iñaki Jayo, José Luis Ramos eta Miren Guruzne Bilbao (batzordekide).
Eurak, elkartearen izenean, deia egiten diete bazkideei eta Caraboboko Eusko Etxearekin lotura izan duten guztiei, nonnahi daudela, webguneko lankide izan daitezen, argazkiak, testuak, oroitzapenak eta bestelako ekarpen eta lankidetzak bidaliz. Bidaltzeko helbidea: valenciakoeuskoetxea@gmail.com.
Aurrera Caraboboko lagunei eta zorterik onena euren ekimen berrian!
-Webgunea: www.centrovascocarabobo.com
-Facebook: https://www.facebook.com/groups/46853268985
-Twitter: https://twitter.com/CentroVasco
(Bide batez, gogora dezagun Caraboboko Eusko Etxeak abuztuaren 18an ospatuko duela Begoñako Andra Mariaren Jaia; Begoñako Ama, Naguanagua herriko zaindaria da)