euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Venezuelan, bere 103. urtebetetzea ospatu du Mari Cruz Diez Lazcano elorriotarrak: Zorion bero-beroak amuma!

2020/09/21

103 urte bete ditu irailaren 14an Mari Cruz Diez Lazcanok (mila esker Jazoerari lankidetzagatik)
103 urte bete ditu irailaren 14an Mari Cruz Diez Lazcanok (mila esker Jazoerari lankidetzagatik)

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Venezuelako euskal komunitatearen efemeride berezia joan den astelehenean, Mari Cruz Diez Lazcano elorriotarrak 103 urte bete baitzituen, gehienak Venezuelan bertan emanak. 1917an Elorrion (Bizkaia) jaioa, Felipe Diez eta Maria Fernanda Lazkanoren alaba, gerra zibila eta Durangoko bonbardaketak pasa zituen. Donostian bizi izan zen, eta bertan ezkondu zen Vicente Alberro Echeverria bermeotarrarekin, eta bertan jaio ziren bere lehenengo bi semeak, Fernando eta Pedro.

Arrazoi politiko eta ekonomikoengatik familiak Venezuelara emigratu zuen, eta hirugarren semea, Antonio, bertan jaioko zen.

Diaz-Lazcanotarrak Caracaseko Eusko Etxean eta euskal-venezuelar komunitatean integratu eta elkartearen ekimenetan partaide hazi ziren, Eusko Etxea, Venezuelan errotutako Euskal Herri edo Euzkadi txiki bat baitzen eta ugari ziren bertan engaiamendu handiz Euskadiko euskaldunei laguntzeko eta Erbesteko Eusko Jaurlaritzaren sostenguz antolatutakoak, Mari Cruzen familiatik laburbildu digutenez.

Ilusioz, alegrantziaz eta kontent honelako amuma/amatxi/amona alai eta bizia izateagatik ospatu zuen familiak eguna. Zorionak, Mari Cruz! Besarkada handi-handi bat!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia