euskal diaspora eta kultura
2009/12/17
PUBLIZITATEA
San Antonio de Los Altos, Venezuela. Aurtengo bere azkeneko ekitaldian, Los Castores Kooperatibak ohiko gabon eta urte amaierako festa pilota partidu batekin ospatu zuen joan den igandean kooperatibaren frontoian. 'Bilbotar ukituko' paella gozo bat dastatzeaz gain, baita ere Bilbokoa den Santiago Lazo-si esker oneko laka bat entregatu zitzaion.
Santiago Lazok, pilotari, Pilota Elkarteko kide aktibo eta hirian Euskal Pilotaren garapenean gogor lan egin duenak, Bilbotik Venezuelara pilotarekiko zuen zaletasuna ekarri zuen bertakoei zekien guztia erakutsiz. Athletic-eko jarraitzaile sutsua da eta taldearen kolore edo ikurrak edonon daramatza (kotxean, jokatzeko erabiltzen duen txapelan edo bere elastikoetan).
Hau guztia, Los Castores Kooperatibaren (Silverio Zabala apaizak zuzentzen hasi zuen euskaldun taldearen) 50. urteurrena dela eta urte osoan zehar egin diren ekitaldien barruan sartu da. 1959. urtean jaiotako kooperatiba aitzindaria izan zen herrialdeko kooperatibismoaren garapenean eta adibide arrakastatsua da maila latinamerikarrean. Euskal kooperatibismoaren eredua jarraituz, euskal ekintzaileen talde honek, gizarteari begira ikuspegi argi batekin, ondoren Venezuelako kooperatibismo arrakastatsu eta organizatuaren lehenengo adreiluak jartzea lortu zuen.
Urteko azken ekitaldia
Los Castores Kooperatibak ospakizun honetan erakundean bere fundaziotik bazkide eta Garay familiaren kide den parte hartzea izan du, Mungiatik (Bizkaia) espreski ospakizunarekin bat egiteko bidaia egin duena: Jon Garay. Bizkaitarrak partidua jokatzeko omenduarekin bikotea egin du.
Los Castores Euskal Pilota Elkarteko kideek pelota partiduak jokatu eta gero, euskal dantza tipikoak dantzatu zituzten Jon Garay eta Iñaki Goikoetxearekin, 'Bilboko zaporedun' paella bat dastatu ostean. Omenaldiaren ekitaldia ondoren hasi zen, Santiago Lazo-ri esker oneko plaka bat entregatuz.
Zutik ezkerretik eskuinera: Pedro Oliva Koronela, Julio Linares, Gorka Ezponda, Diego Lana, Cesar Linares, Ramon La Cruz, Martin Sanchez, Juan Carlos Guerrero, Jorge Borrajo, Emilio Papa. - Belauniko (behekaldean): ezkerretik eskuinera: Iñaki Goikoetxea, Diego Lana Jr.(Dieguito), Jon Garay, Santiago Lazo (omendua), Gaizka Ezponda eta bere alaba Ainara, Urko Uzkanga, Diego Lorenzo eta Kataluniako Eduardo Franqueza.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus