euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Venezuelako euskal komunitateak bere eguneroko berri emango du You Tuben, Jazoera TV kanalaren bidez

2016/11/14

Caracaseko Eusko Etxearen eskaileratan Jazoera TVko sustatzaileak (argazkia Jazoera TV)
Caracaseko Eusko Etxearen eskaileratan Jazoera TVko sustatzaileak (argazkia Jazoera TV)

PUBLIZITATEA

Jazoera albiste buletin digitala 2011n jarri zen abian, eta harrezkero Venezuelako euskal komunitatearen berri zabaldu du munduan. Pedro Javier Arriaga, Caracaseko Eusko Etxea elkarteko kide eta presidente ohia izan zen sortzailea. Orain, Arriagak beste pauso bat eman du egitasmo horretan eta, Yunior Loborekin batera, Jazoera TV You Tubeko kanala jarri du abian. Zorionak ekimen berriarengatik eta ongi etorri Jazoera TV!

Caracas, Venezuela. Venezuelako euskal komunitateak eta munduan zehar sakabanatuta dauden euskal venezuelarrek berri iturri berri bat dute, JazoeraTV kanalaren bitartez. You Tube atarian dago kanal hau, eta Venezuelako euskal etxeen berri ematea da bere helburua, bereziki Caracas eta Caraboboko elkarteen berri. 

Telebista kanal berri honen jatorrian Jazoera berri buletina dago, Pedro Javier Arriagak 2011n sortua. Arriaga Caracaseko Eusko Etxea elkarteko kide eta presidente ohia da, eta gogotik saiatu da beti komunitateko kideen arteko harremanak sustatzen eta mantentzen. Berri buletina horretarko bidea da, eta orain telebista kanalarekin berri horiek irudi, aurpegi eta ahotsekin ere helduko dira. 

Kanalean Arriagak Yunior Loboren laguntza du eta azken hau izan da idearen sustatzailea.

JazoeraTV-ren bideoak ikusteko, jo hona.

Bideo berri bat argitaratzen denean horren berri izateko, kanalera harpidetzeko aukera dago. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia