euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Venezuelako euskal komunitateak 1939ko belaunaldiko euskaldunak ohoratu ditu asteburuan

2009/11/30

Laurentzi Odriozola Echegaray, errekonozimendua jaso zutenetako bat, atzoko ekitaldian. Haurra zela iritsi zen gaur egun Notitarde egunkariko zuzendari dena, gurasoekin, La Guairara.
Laurentzi Odriozola Echegaray, errekonozimendua jaso zutenetako bat, atzoko ekitaldian. Haurra zela iritsi zen gaur egun Notitarde egunkariko zuzendari dena, gurasoekin, La Guairara.

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. 1939an Venezuelara Francoren diktadurapetik ihesean erbesteratuta heldu zen euskal belaunalditik bizirik geratzen diren azkeneko 18 pertsonak omenaldia izan dute joan den asteburuan Caracasen, Euskal Etxeak, larunbatean, eta Caracasko eremu metropolitanoko parte den Chacaoko Udalak, igandean, antolatutako bi ekitalditan.

Zai bagaude ere gure erredakzioan argazkiak eta materiala bildu eta datozen egunetan argazki eta testu kronika luzeagoak argitara emateko, aurrerapen gisa esan dezakegu hunkidura handiko asteburua izan dela eta omenaldia partaide izan direla euskal-venezuelar komunitatea, bertako agintariak, Eusko Jaurlaritza eta gizarte venezuelarra.

Antolatzaile, bertako euskaldunak eta Caracasko Euzko Etxea. Iruñetik, euskal gazteak eginiko dantza zahar bizi eta bizidunen lekukotasuna etorri da, Ortzadar taldeko dantzari eta musikari gazteen eskutik. Gizarte venezuelarrak Chacaoko Udala izan du ordezkari hautua, Emilio Grateron alkatea bera buru, 'Boton Chacao' delako errekonozimendua emanez.

Eusko Jaurlaritza, Iñaki Martinez Kolonbia eta Venezuelarako Euskadiko Ordezkariaren eskutik izan du presentzia. Izan ere, Martinezek Lopez Lehendakariaren mezu bat irakurri zuen, ekitaldiarekin eta omenaldia jasotakoekin bat eginez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia