euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Venezuelako euskal gizataldeak Alejo Zuloaga Caraboboko Unibertsitateko sortzailearen omenezko oroitarri bat eraikiko du

2019/06/20

Alejo Zuloaga legegizonaren omenezko oroitarria
Alejo Zuloaga legegizonaren omenezko oroitarria

PUBLIZITATEA

Carabobo. Venezuela. “Euskaldunen Bidea” izeneko egitasmoaren baitan, Caraboboko Unibertsitateko sortzaile eta lehenengo errektore izan zen Alejo Zuloaga Egusquiza omenduko du Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak Unibertsitateko errektoretzan eraikitzen ari den monolito batekin. Alejo Zuloaga Egusquiza legelaria 1853an jaio zen Carabobo estatuko San Joaquin herrixkan sustrai gipuzkoarrak zituen familia batean. Izen handiko hezitzailea bilakatuko zen Zuloaga 1892 eta 1900 artean izan zen unibertsitateko buru. Ekimena egungo errektore Jessy Divoren eta Unibertsitate Kontseiluaren sostengua lagun aurreratu ahal izan da, euskal-venezuelar federazioak bere berripaperaren azken zenbakian azpimarratu duenez.

Federazioak jakinarazi duenez, oroitarria berez zutabe bat da, bi aldeetan landua eta polikromatua, “herri artean inspiratua”. Zuloagak utzitako ondarearen garrantzia nabarmentzen duen plaka bat ere izango du monumentuak.

“Proiektu honen helburua euskaldunen eta Euskal Herriaren baloreak aipatu eta hedatzea da, batez ere krisi moraleko garai hauetan”, adierazi dute ekimenaren antolatzaileek.

Venezuelako Euskal Etxeen Federazioari buruzko informazio gehiago, hemen.  



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia