Herrialde osoko euskal etxeek dauzkaten arazoei elkarrekin begiratua eman eta ahal den neurrian elkarrekin erantzuten saiatzea, hori da Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak datorren ekainaren 2rako Carabokoko Eusko Etxearen egoitzan iragarri duen topaketaren helburua, asteburu bat elkar hobe ezagutzen eta elkarrekin partekatzen emanda. Denbora da Venezuelako euskal etxeen aurrerabidea militantzia gogorreko gaia bilatau dela, herrialdeak oro har bizi duen egoera zaila testuinguru.
Naguanagua, Venezuela. Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak egin du deia, herrialde osoko euskal etxe eta euskaldunak "4. Euskal Venezuelar Elkar-Adiskidetze Jardunaldi"ra (IV Jornadas de Confraternización Vasco Venezolanas) biltzeko deia eginez, ekainaren 2an, larunbata, Caraboboko Eusko Etxearen egoitzan, Valencia ondoko Naguanagua udalerrian.
Ekitaldia, Caraboboko Eusko Etxearen egoitzan, goizeko 10:00etan hasiko da aipatu ekainaren 2an hitzaldi eta debate batez, hizpide eta izenburu "Gure egoeraren diagnostikoa eta proposamenak egungo kinkari aurre egiteko" hartuta. Horren ostean eta bazkaltzeko ordura arte segituko dute hizketan, ondoren zintzur bustitze bat egin, bazkaldu eta 16:00etan amaiera-ekitaldi batekin jardunaldia bukatzeko.
Proposamena egun Venezuelan ofizialki existitzen duten hiru euskal etxeetako bazkide eta partaideei luzatzen zaie, esan nahi baita Caracas hiriburuko, Carabobo-Valenciako eta Puerto La Cruz-Barcelonako euskal etxeetako lagunei.
Proposamenak bidaia baitaratzen du Puerto la Cruz, Caracas eta Carabobo estatu beretik, gosaria, bazkaria, topa-egitea eta itzulera.
Baieztatu mesedez zeure partaidetza maiatzaren 15aren aurretik valenciakoeuskoetxea@gmail.com helbidera, edo telefonoz Nohelia Medina-ri 04144258995 zenbakian. Ez hutsik egin!