Aberri Eguna hitzordu garrantzitsua da Diasporako euskal elkarte gehienetan, eta urteko egunik handienetako bat, esaterako, Caracaseko Eusko Etxean. Aurten lagun eta bazkide asko bildu ziren bertara, egitarau zabalaz eta bazkari ederraz gozatzera. Valenciako Euskal Etxeak ere festa egin zuen Naguanaguan. Jarraian, bi ekitaldietako argazki sorta mardulak.
Caracas, Venezuela. Caracaseko Eusko Etxeak Pizkunde Igandean ospatu zuen Aberri Eguna, festa egitarau mardul batekin. Eguna, ohi bezala, meza elizkizun batekin hasi zen eta ondoren Eusko Etxearen sarrera eskilaran banderak igo eta Euskal Herriko eta Venezuelako hereserkiak abestu ziren. Kantaldi ederra eskaini zuen euskal etxeko koruak; gogoratu duela hilabete batzuk abian jarri dela berriz Henry Quinteroren zuzendaritzapean, eta kantariak zein gidaria oso pozik agertu diora esperientziarekin.
Ondoren bazkideak frontoian bildu ziren pilota partidak ikusteko --pala eta zesta punta partidak jokatu ziren-- eta frontoiko tabernan pote batzuk hartzeko, lagunak agurtu bitartean. Bazkaria 14:30tan hasi zen, Samir Navarro sukaldariak prestaturiko menuarekin (menu osoa, hemen).
Bestalde, Valentziako Caraboboko Euskal Etxeak ere ospatu zuen Aberri Eguna, Naguanaguan egin zen bazkari batekin. Jarraian, bi ekitaldietako irudi galeriak.
Zuen laguntza eskatu nahi dugu iruditan agertzen diren lagunak identifikatzeko. Horretarako, klik egin argazkiak eta iruzkina gehitu, mesedez. Horrela denon artean argazki galeria hauek etorkizunerako oroigarri polita bilakatzea lotuko dugu. Eskerrik asko!