euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Venezuela: Karmele Leizaola prentsa diseinatzailearen heriotza, Jazoera buletinaren 119. zenbakiko gaietako bat

2021/03/01

Karmele Leizaola kazetaritza-diseinuaren ama Venezuelan, otsailean Madrilen koronabirusez hila, gogoan du Jazoera 119k (arg Tal Cual)
Karmele Leizaola kazetaritza-diseinuaren ama Venezuelan, otsailean Madrilen koronabirusez hila, gogoan du Jazoera 119k (arg Tal Cual)

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Otsaileko azken egunekin batera atera du Caracasen bere 119. zenbakia, 2021eko otsailari dagokiona, Pedro Javier Arriaga Aguirre koordinatzaile duen Jazoera buletin euskal-venazuelarrak. Eta otsailean hil berria den Karmele Leizaola Azpiazu, kazetaritza eta diagramazio arloko profesionalaren heriotzaren galera du bere orrialdeetan zehar aztergai hartzen duen puntuetako bat. Euskal Herrian donostiar jaioa, Karmele Leizaola, deituradun horretako familia euskal-venezuelar ezaguneko kide zen eta bertan utzitako arrastoa gogoratzen digu Jazoerak pare bat artikulutan.

Horrekin batera Jazoeraren 119. zenbakiak, Pedro Javier Arriagak berak idatzitako artikuluak eta Venezuela eta EHko prentsatik bildutako artikuluak argitaratzen ditu. hala nola San Cristobal hiriko Alberto Adriani eraikineko ateak, 1936ko gerrako erbesteratu Ceferino Bilbao Echederra artista bermeotarra egile daukatenak zaharberritzeko planak aipatzen dituen  artikulua (Carlos Calderón, La Nación-en); Pello eta Mikel Irujoz Iñaki Anasagastik idatzitako hitzak; Caracaseko euskal edo espainiar janariko jatetxeei buruzko erreportaje luzea (Alberto Veloz, El Estímulon); Debatea Eusko Legebiltzarrean izenekoa (Iñaki Anasagasti, bere blogean); eta "Radio San Sebastian dardararazi zuen 'Gora Euskadi Askatuta'" artikulua (Iban Gorriti Deian).

Artikulua baita ere Venezuelan bizi eta bertan obra ugari utzi zuen Carmelo Morrillas Olasagasti beiragile gipuzkoarraz; Euskal-Venezuelar Argazkiak sailean, Aberri Eguneko bi argazki, pandemia aurrekoak noski; Pedro Javierrek ekoizten dituen euskal-venazuelar lau fitxa berri, 23, 24, 25 eta 26a egiten dutenak; Venezuelako euskal arkitekturaren suntsitzea aipatzen duen Ostavio Sisco Ricciardi abokatuaren txostena; "Gonzalo Attias Olabarrieta, pandemian kantari" izenekoa; irakurleek bidalitako komentariorekin bukatzeko.

Jazoeraren 119. zenbakiak 61 orrialde dauzka eta gaztelania hutsean dago idatzita.

Jazoera honako lekuetan topa daiteke sarean:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia