euskal diaspora eta kultura
2008/11/28
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. Bogotako Euskal Etxeko presidenteordea, Jose Vicente Katarain, Caracasen izan zen joan den azaroaren 11an eta lankidetza hitzarmena sinatu zuen bertako euskal etxearekin. Hitzarmenaren helburu nagusia 'Bolivar 2010' ekimena bideratzea da, Simon Bolivarrek gidatuta Hego Amerikako hainbat herrialdeek burujabetza lortu zuteneko bigarren mendeurrena ospatzeko.
2010eko uztailean izango da eta hamaika ekitaldi egingo dira, hasteko Euskal Herrian: mintzaldiak, erakusketak, eta Venezuela eta Kolonbiako dantza eta kultura erakustaldiak. Horrezaz gain herrialde hauetan ere egingo dira jarduerak, horrela ospakizunaren oihartzuna Diasporan zehar hedatzeko. Caracaseko Euskal Etxeko iturriek azaldu dutenez, aipatu hitzarmenaz gain joan den azaroaren 13a bi euskal etxeetako ordezkariak Izaskun Etxearte de Abrisketa, Eguzki Kooperaziorako Institutu Euskal Venezuelarreko zuzendariarekin ere bildu ziren, ekimenerako laguntza estrategiko gehiago bildu nahian.
Pilota txapelketa Caracasen
Bestalde, eta Venezuelan bertan, Caracaseko Euskal Etxean Pilota Txapelketa egingo dute abenduaren 2tik 7ra. Bertan Argentina, Txile, Uruguai, Estatu Batuak, Mexiko, Euskal Herria eta Venezuela bertako pilotariak arituko dira, paleta goma, larruzko paleta, paleta argentinarra eta eskuzko modelitateetan.
Azkenik, esan Euskal Etxeko arduradunek bertan egindako lagunarteko futbol txapelketa bateko giro bikaina azpimarratu nahi izan dutela. Caracas Teather Club, Paraíso F.C. eta Euskal Etxeko Athletic B taldeek jokatu zuten eta elkartekoak izan ziren garaile Paraiso F.C.ren aurka.
[Euskal Etxeko Athletic B taldeko jokalariak (argazkia CaracasEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus