Venado Tuerto, Argentina. Santa Fe probintziako Venado Tuertoko euskal gizataldeak pauso sendoak eman ditu azken bolada honetan euskal etxea sortze aldera. Iaz, esate baterako, euskara eta euskal dantza tailerrak eskaini zizkion komunitateari, hirira iritsi ziren hiru lagun nafarrekin batera antolatutako Euskal Astearen baitan. Esperientzia horrek animaturik, Jorgelina Otegui buru duen taldeak pauso berri bat eman du joan den larunbatean eta izena jarri dio elkarteari eta lehenengo batzordea osatu.
Zuzendaritza osatu bezain laster, Euskal Lagunen Etxea-ren estatutuan hasi dira lantzen, instituzioaren egoera zinez normalizatzeko helburuarekin.
Bitartean, ekintza kulturalekin jarraitzen dute venadotarrek; Ana Gonzalez prentsa arduradunak EuskalKultura.com-i jakinarazi dionez, Buenos Airesko Euskaltzaleak-en opari, On Line Ikastaroa hasi ahal izan du taldeak. Dantzei dagokienez, irakasle bila dabil elkartea.
Hona Venado Tuertoko Euskal Lagunen Etxea Euskal Etxearen Zuzendaritza Batzordea:
-Lehendakaria: Jorgelina Otegui
-Lehendakariordea: Dora Icutza
-Idazkaria: Mónica San Miguel
-Idazkariordea: Mariana Iturbide
-Diruzaina: Adriana Iparraguirre
-Diruzain ordea: María Rosa Icutza
-Prentsa arduraduna: Ana González
-Harreman politikoak: Graciela Echevarría
-Batzordekideak: Fernando Arrocaín, María Luján Ilari Artieda, Javier Ilari Artieda, Samanta Del Soldato, Daniel Ozcoidi eta María del Carmen Goicoa
Euskal Lagunen Etxea Facebooken, Centro Vasco "Euskal Lagunen Etxea" Venado Tuerto