euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Vasconia Florida EEa Federazioan sartu berria, Floridan egin du FIVUk 2024 Zuzendarien Udalekua; Txikiena, hondartzan

2024/12/09

FIVU Federazioan sartu berri den Vasconia Florida Euskal Etxea, Zuzendarien Udalekuaren anfitrioia
FIVU Federazioan sartu berri den Vasconia Florida Euskal Etxea, Zuzendarien Udalekuaren anfitrioia

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak urtero antolatzen duen haurren Udalekua bere 25. ediziora iritsi da 2024an, bere kide diren euskal etxeetako hogei bat haur eta gaztetxo bildurik. Udalekua FIVUren ekitaldi nagusia dira geroari ekarpen, aurten ere arrakasta handiz burutua. Haur eta nerabeena irailaren 19tik 21era garatu zen, azken urteotan bezala Canelones departamentuko Villa Bautistan. Gaztetxo partaideak Ibai Ondoko Etxea, Euskaro eta Haize Hegoa euskal etxeetako kide ziren, euskal kulturan eta adiskidetasun giroa lokarri..

Begirale eta irakasle helduen ardurapean, hiru egunetan zehar mota aski diferentetako ekintzak egin zituzten tartean, euskara ardatz, dantzak, ipuinak, gau jolasak eta sua egin zituzten. Udalekuaren 25. edizio honi amaiera emateko margolan bat egin zuten haur eta nerabeek elkarrekin, bertan egon bitartean euskal kulturaren alorrean eta Euskal Herriaz ikasitakoaren isla, helburu nagusiak ongi pasatzea, euskal kulturaz ikastea eta bizikidetza sustatzea dituen elkarretaratzea honen konklusioa gisa.


FIVUren udalekuetan gazteak bestelako hurbilpen batez inguratzen zaizkio euskarari


Eskulanetan ere euskarak protagonismo aktiboa du, sormena, gaitasun artistikoak eta alde ludikoa sustatuz


FIVUren Txikientzako 25. Udalekuaren bideo ofiziala

Zuzendarien Udalekua

Euskal erakundeetako zuzendarientzako FIVUren 2024ko Udalekuari dagokionez, berriz, abenduaren 1ean eta 2an izan zen, Florida hirian, izen bereko departamentuan. “Aurten Vasconia Florida Euskal Etxea FIVUra kidetu denez eta beren lehenengo Udalekua izango zenez ondo iruditu zitzaigun Floridan bertan egitea”, azaldu dio Lucia Goñi FIVUko ordezkariak EuskalKultura.eus-i.


Herrialdeko euskal etxeetako ordezkarien bilera FIVUren Zuzendarientzako Udalekuan

Elkarretaratzea bi zatitan banatu zen. Alde batetik FIVUren ekintzen eta funtzionamenduaren aurkezpena egin zieten Federazioko arduradunek kide berriei. Bestetik, urte amaierako bilera egin zuten eta bilerarekin batera aurtengo lanaren balantzea. Zuzendarien Udalekuaren 5. edizio honetan Montevideoko Haize Hegoa eta Euskaro; San Joseko ‘San Joseko Euskaldunak Taldea’; Carmeloko Ibai Ondoko Etxea; eta Floridako Vasconia Florida euskal etxeetako ordezkariek hartu zuten parte.

- FIVU sareetan, Instagram, Facebook.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia