euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Vanessa: "Harreman oso berezia dut Udalekun eginiko lagunekin, esperientzia bikaina da"

2010/10/18

Vanessa Manjarrez, ezkerretik bigarrena, Udalekuko lagunekin
Vanessa Manjarrez, ezkerretik bigarrena, Udalekuko lagunekin

PUBLIZITATEA

Aurten Nevadako Renon egin da Estatu Batuetako Udaleku, bertako Zazpiak Bat Euskal Etxeak antolatuta. 2010eko Udalekun horretan parte hartu duen gazteetako bati NABOren ekimen garrantzitsu honen balioespen pertsonala egiteko eskatu diogu. Vanessa Manjarrez neska euskalamerikarra da, Kalifornian jaioa eta arbasoak Nafarroako Luzaiden dituena. Hauek dira Udalekuri buruz egin dituen hausnarketak, ekimena nola ikusten duen agertuz eta bere aburuz bera bezala 15 urte dituen gazte iparamerikar bati zer ekarpen egiten dion azalduz. Mila esker, Vanessa.

Vanessa Manjarrez/Chino, Kalifornia, AEB. Ilusio handiz parte hartu dut azken lau udetan Udalekun. Udaleku Estatu Batuetan antolatzen den ekimena da, euskal jatorria duten 10 eta 15 urte bitarteko neska-mutilei euskal kultura irakasteko. 

Udako bi astetan euskara ikasi eta praktikatzeko aukera eskaintzen digu. Euskal Herriko abesti tipikoak abesten ikasten dugu, txistuz jotzen eta musean ere ikasten dugu. Euskal Herriko probintzia desberdinetako dantza tipikoak ere ikasten ditugu.

Aurten Nevadako Renon egin da Udalekua, ekainaren 21etik uztailaren 2a bitartean. Larogei bat gazte bildu ginen bertan, Euskal Herriko zazpi gazte ere tartean. Aurten Bizkaiari buruz ikasi dugu bereziki. 

Iraskale guztiek engaiamendu handia dute eta ahal duten guztia egiten dute euskal kultura eta ohiturak era dibertigarri batean ikas ditzagun. Nik pertsonalki gustukoak izan ditudan ekimen batzuk hauek izan dira: eguzkilorea, Euskal Herriko etxeetan San Juan gauan ibiltzen diren izpirituengandik babesteko jartzen den eguzkilore bat egitea. 

Asko gustatu zitzaidan Gernikako Arbola ereserkia ikastea; oroigarri bezala liburuetako orrientzako markadore bat egin genuen eta abestiko hitzak idatziz edertu genuen. Euskal dantzak ikasten ere asko gozatu dut, adibidez mahai baten gainean dantzatzen den Mahai Gainekoa.

Udalekun ostera batzuk ere egin genituen. San Juango ohiturari segituz, euskal familia batzuen etxeetara kantuan joan ginen. Eta arrantxu batean gauean sua egin eta euskal kantuak abestu genituen, trikitixarekin.   

Beste behin Little Antelope Pack Station-en (Coleville, Kalifornia) kanpamendua egin genuen. Leku honetan duela ehun urtetik hona euskal artzainek markatutako zuhaitzak ikusi genituen. 

Udalekuko azken egunean, poz eta emozio handiz, ikasitako guztiaren erakustaldia egin genuen gure guraso eta lagunentzako. 

Zalantzarik gabe bi aste hauetan euskal kultura, historia eta ohiturei buruz asko ikasi dugu, eta aldi berean Udalekun parte hartzeak lagun berriak egin eta zaharrekin harremanak sakontzeko aukera eman digu.

Estatu Batuetako bazter guztietatik gatoz, batzuk Europatik ere, eta bi aste hauetan oso une goxoak pasatzen ditufu elkarrekin.

Europatik etorri ziren gazteen parte hartzea Udalekuko esperientziarentzako oso garrantzitsua izan da, gure adinekoak direlako eta gaur egungo Euskal Herriko ordezkariak direlako. Beraiekin bizikide izaten gure kulturei buruzko gauza asko ikasi ahal izan genituen. 

Udalekun parte hartu dudan lau urte hauetan egin ditudan lagunak oso onak dira. Udalekuko lagunekin harreman oso berezia dudala sentitzen dut. Euskal sustraiak izateak eta gure kultura maitatzeak asko batzen gaitu.

Udalekun parte hartzea agian solilik euskal sustraiak dituztenek uler dezaketen esperientzia bakarra da. Behin Udalekun izan denak, ezingo dio ezetz esan beste behin parte hartzeari. 

Adiskidetasun oso berezia sortzen da egun horietan eta horregatik oso gogorra egiten zaigu azkeneko egunean agur esatea.

Une hunkigarria da eta batzuk negar egiten dute lagunei 'agur' edo 'ikusi arte' esan behar dietela pentsatze hutsarekin.

Eskerrak oroitzapen onak dauzkagun eta facebook, e-mail edo SMS bitartez harremanetan jarraitu dezakegula elkar berriz ikusi arte, datorren urteko Udalekun.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia