euskal diaspora eta kultura
2008/10/29
PUBLIZITATEA
Valparaiso, Txile. "Hau familia barruko jai baten modukoa da, gazteek pentsatu eta egina, komunitateari arbasoengandik jaso duten ondarearen lagin bat eskaini nahi diotelako. Horregatik gonbidatzen ditugu gurasoak eta euren seme-alabak, gazteak eta heldu nagusiak, azoka bisita dezaten eta modu aktiboan parte har dezaten gazteen festa eder eta dagoeneko tradizio bilakatzen ari den honetan", azaltzen zuen Priscila Corsi, INJUV erakunde antolatzaileko erregio zuzendariak.
Azokak hogeita bat gizatalderen partaidetza bildu zuen, bakoitza bere ondare, ohitura, tradizio, musika, dantza eta moldeen zatiak aurkezten. Hauek ziren: euskaldunak, italiarrak, peruarrak, txiletarrak, maputxeak, kolonbiarrak, kubatarrak, japoniarrak, argentinarrak, arabiarrak, hinduak, grekoak, irlandarrak, suitzarrak, frantsesak, aimarak, juduak, mexikarrak, palestinarrak eta paskuatarrak.
"Euskaldunon partaidetza ekimen honetan Valparaisoko Eusko Etxeak gazteen alorrean daraman urteko egitarauaren baitan kokatzen da, Euskal Gizataldeen Mundu Kongresuak 2007an onartutako 2008-2011 Erakunde Ekintza Lau-urteko Planean eginiko gomendioei jarraiki", adierazi du bere aldetik Archibaldo Uriarte Valparaisoko Eusko Etxeko lehendakariak.
Lotura interesgarriak
Valparaisoko Eusko Etxearen webgunea
www.euskoetxea.cl
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus