euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valparaisoko Eusko Etxeak hiriko lehenengo euskal elkartearen Mendeurrena eta Iñaki Deuna ospatuko ditu

2015/07/27

PUBLIZITATEA

Valparaiso-Viña del Mar-en, Txileko Bosgarren Erregioko Eusko Etxeak bertako hiriburuko lehenengo euskal elkartearen Mendeurrena eta Iñaki Deuna ospatuko ditu, abuztuaren 15ean bazkide, lagun eta herritarrekin orokorrean, hirurehun partaide bilduz kari horretara antolatu duen ekitaldian. Mendeurrenarekin batera hemen tradizionalki Iñaki Deuna deitu izan den San Inazio ere ospatuko dute ekitaldira bildutakoek.

Viña del Mar, Txile. Urte berezia, 2015, Txileko Bosgarren Erregioko euskaldunentzat, bertako hiriburuko lehenengo euskal elkartearen Mendeurrena ospatuko baitute datorren agorrilaren 15ean, Viña del Mar-eko Estadio Español izenekoaren instalazioetan. Ekitaldiak, gainera, Mendeurrena eta Iñaki Deunaren hitzordu tradizionala uztartuko ditu ospakizun berean. Gogoratu behar da Iñaki Deuna Txilen tradiziorik gehien duen euskal deia dela, eta urtetan, esaterako, Santiagoko eta Valparaiso hiriburu duen Bosgarren Erregioko euskaldun eta lagunak bide erdian biltzen zirela, Casablanca herrian, hain egun heientzat esanguratsua elkarrekin ospatzeko.

Mendeurrenaren festak, berez, bi hitzordu izango ditu. Batetik, jende gehien erakarriko dituena, hirurehundik gora partaide, eta kopuru hori dela eta Viñako Estadio Españolen instalazioetan egingo dena; eta beste bat, intimoagoa, Mendeurrenaren egunean be rtan egingo dena, irailaren 4an, Eusko Etxearen egoitzan, Viñako calle Quillota 135 , Pob. Vergara helbidean. Horietan parte hartzeko lehen bailehen behar da kont aktuan sartu Eusko Etxearekin. Txartelak 15.000 peso balio ditu helduen kasuan, eta 5.000 5 eta 12 urteko gaztetxoenean.

Abuztuko festa handian aukera baliatuko da Viña-Valparaisoko euskal komuinitatean partaide historiko izan diren lau familia omentzeko, esan n ahi baita Aboitiz, Mondragón, Muguruza eta Madariaga Ibarra familiak. Egun horretako bazkarian, euskal sukaldaritza eta moldeen kutsua baliatzen bereziki ahalegindu dela, adierazi du Eusko Etxeko lehendakari Archibaldo Uriartek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia