euskal diaspora eta kultura
2011/09/14
PUBLIZITATEA
Valparaiso, Txile. Bilkuran Eusko Etxea-ko zuzendaritzak eta Emprebask-Chileko presidenteak, Alejandro Sandek, eta beste zenbait ordezkarik hartu zuten parte. Topaketan izan zen baita ere Bilbon Txileren Ohorezko kontsul berria den Iratxe de Madariaga. Lan-gosari batekin hasi zen bilera eta Sandek Emprebask Chile aurkeztu zuen.
Elkartea Txileko euskal zein euskal jatorriko enpresek eta profesionalek osatzen dutela azaldu zuen Sandek eta bere helburua Txile eta Euskal Herriaren artean lan harremanak sustatzea dela gehitu zuen. Elkartea orain dela sei urte sortu zen eta egun 90 bazkide ditu, enpresa eta profesional artean. Honek, orotara, 30.000 langileko multzoa biltzen du, elkarteko iturrien arabera.
Archibaldo Uriarte Eusko Etxea elkarteko presidenteak, bere aldetik, Emprebask-ekin lankidetzan aritzeko asmo sendoa agertu zuen eta lankidetza hori gauzatzeko proposatu zituen neurrien artean, elkarteko eta euskal komunitateko gazteei lan merkatuan sartzen laguntzeko bideak sustatzea aipatu zuen. “Ondo legoke bilera honetan sortutako harreman eta kontaktuak erabiltzea lan munduan lehen pausoak ematen ari diren gazteei laguntzeko", esan zuen Uriartek.
-Emprebask Chile elkartearen webgunea, hemen
-Valparaisoko Eusko Etxearen orria Facebooken, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus