euskal diaspora eta kultura
2014/04/15
PUBLIZITATEA
Valparaiso, Txile. Arropa, objektu eta gaien emaitzak Eusko Etxearen egoitzara bidera daitezke, Quillota 135 helbidean (2 eta 3 Noteren artean, Viña del Mar-en), aldez aurretik adierazi eta koordinatuta. Informazioa lortu eta koordinazioa ere emailez kontaktatuz lor daiteke, honako helbide elektronikoetara zuzenduta hain zuzen ere: vascovalpo@gmail.com eta vaspovalpo@entelchile.net. Baita telefonoz ere, (56) - 32 - 2979718 edo 09 - 94593717 zenbakiak medio.
Bosgarren Erregio Txiletarreko Eusko Etxeak iragarri duenez, datorren ostiralera arte jasoko dute materiala eta dirua, "gero bildutakoaren berri emango dugu, baita ere guztia nora bideratu dugun". "Beharrezkoena dena norberaren garbiketarako tresnak dira, haur eta helduentzako painalak, toaila higienikoak, izarak, lanerako tresnak, eskola materialak, jateko ez-iraungikorrak eta esnea; eta animalien kasuan, zakur eta katuentzako janaria, garraiatzeko tresnak, sueroa eta ukendu eta pomada orbaintzailea".
Gure erredakziora bidalitako oharrak dioenez, "Eusko Etxea erakunde legez, uste dugu ezinbestekoa dela gure partaidetza herrikide txiletarrei laguntza emateko garaian; gure guraso edo aiton-amonak abegikor eta eskuak zabalik errezibitu zituen hiri honekin dugun zorra kitatzen laguntzeko bide egokia izan daiteke".
Eusko Etxeak gogora ekarri nahi dui honakoa Valparaisoko suterik handiena izan dela eta, seguruenik, baita Txileko handiena ere. 72 ordu geratzen dira oraindik, sutea berpiz dadineko arriskuarekin. 850 hektareatan, orain arteko txostenak dio mila etxetik gora erre eta birrindu direla eta hamar milatik gora direla familia kaltetuak, 12 pertsona hil direla, eta daturik ez dagoela oraindik galdutako pertsonei buruz eta hildako edo galdutako animaliei buruz. Jende asko dago, bizitza osoko lanaren ostean guztia galdu duena, oroitzapenak, ilusioak.
Oharrak esaten du, azkenik, "familia osoak daude(la), guraso, seme-alaba, lehengusu eta abar, etxea galdu dutenak. Haur asko daude(la) gaixotzeko arriskuan. Gehienak aterpetxeetan daude eta bolondresen lana eta jendearen elkartasuna itzelak izan dira; baina oraindik gehiago behar da, beraz lagungarri izan nahi duten guztiei euren laguntza Valparaisoko Eusko Etxea medio bideratzeko deia egiten diegu".
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus